Bilboko Berreginen Museoak 'Animalia Artean - Historiaurretik Erdi Arora' aldi baterako erakusketea inaugurauko dau

Bizkaie! 2014-12-04 10:09   Kulturea

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren menpe dagoan Artelan Berreginen Museoak Animalia Artean - Historiaurretik Erdi Arora erakusketea izango dau ikusgai eguen honetatik, abenduaren 4tik, 2015eko maiatzaren 24a arte. Bertan, iraganean gizakien eta animalien arteko hartu-emonak zelakoak izaten ziran ikusi ahal izango da.

Era berean, bisitariek inoiz ikusgai jarri ez diran museoko funtsetako hamar lan baino gehiago ikusteko aukerea izango dabe, bai eta Madrilgo Eskulturako Museo Nazionaleko artelan berreginak eta Bilboko Euskal Museoak lagatako Bizkaiko historiaurreko piezen kopiak be.

Erakusketako gaia museo bilbotarrak antolatutako aurreko erakusketetatik urruti dago, hareek Greziako munduan edo Errenazimenduan oinarrituta egozalako. Oraingo erakusketea bederatzi ataletan egongo da banatuta, eta mendeen joan-etorrian gizakien eta animalien arteko hartu-emonen zenbait faktore arakatzea izango dau helburu, Berreginen Museoko arduradunek jakinarazo dabenez.

Erakusketearen aurkezpena eguen honetan, abenduaren 4an, izango da, arratsaldeko 19:00etan, eta Ibone Bengoetxea Bilboko alkateorde eta Berreginen Museoko Patronatuko Batzordeko buruak gidatuko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu