'Stand by me Doraemon' euskeraz datorren abenduaren 19an estreinauko da eta 3Dn eskainiko da

Bizkaie! 2014-12-03 12:10   Barriak

Munduko katu kosmiko ospetsuenaren azken filma datorren abenduaren 19an estreinauko da gure zinema-aretoetan. Gainera, Stand by me Doraemon 3Dn eskainiko da, baina 3D oso berezian: 3DCGI formatoan, izan be, ez da beharrezkoa izango antiojuak jaztea. Euskadin, film barria euskerara bikoiztuta ikusi ahal izango da.

Filmak kontetan dauenez, Nobita Nobi nahiko mutil traketsa da eta gehientsuenetan gauzak alderantziz subertetan jakoz. Egun batean Sewashi ume misteriotsuaren bisitea hartuko dau. XXII. mendetik datorren bere herenilobea dala esaten deutso. Bere etorkizuna desastre hutsa dala eta familia guztia suntsituko dauela.

Sewashiren ustetan, dana dala, oraindino badago horri aurre egiteko aukerarik eta Doraemon bere robota itxiko deutso Nobitari soluzino hori topetan lagundu deiotson. Hasiera batean, Doraemonek ez dau egoerea argi ikusiko, baina alkarregaz hainbat abentura igaro ostean, katu kosmikoak gakoa topau dauela pentsauko dau: maitasuna.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu