Emon taldeak 'Sua' hirugarren diskoa plazaratu dau

Bizkaie! 2014-12-03 14:21   Musikea

Talde bergararrak jantzarako makinatxu bat proposamen dakarskuz Sua (Baga-Biga) behar barrian. Rocka, ska, cumbia, salsa, merenge, rap eta reaggae doinuak nahastean dituan lana da. Zuzenekoek indar berezia izango dabela dinoe, ganera. Domekan, hilaren 7an, Durangoko Azokako Ahotsenea gunean aurkeztuko ditu Emonek kanta barriak zuzenean, 13:00etatik aurrera.

Eneko Longarte (ahotsa eta gitarrea), Ekaitz Otxoa (bateria), Maikel Talavera (prekusinoa), Aritz Alustiza (trikitixea), Mattin Ostolaza (bajua), Isusko Igarza (tronboia), Aitor Sesma (tronpetea), Andoni Garcia (gitarrea) eta Rober Oviedo (tekladua) dira Emon taldea. 2007an sortu zan taldea, Bergaran. Piztu herria izan zan euren lehenengo diskoa, eta ostean, Konfeti kolore kaleratu eben, 2013an. Orain, hamahiru kanta dituan Sua atera dau bandeak.

Sua diskoa urrian grabau eta nahastau dabe, Mutrikuko AME estudioan, Axular Arizmendi teknikariagaz. Hainbat laguntzaile izan ditue kanten berbetan, esaterako, Ames Arzallus (Eltzetik eta Altzotik) eta Gurutze Osotolaza (Nomadak eta Bizizale).

Zuzeneko bakotxean ondo pasetako asmoa daukagu, eta hori publikoari be helarazoten badeutsagu, publikoak be gozauko dau, seguru, dinoe taldekideek. Kontzertuetan kide barriak ikusiko doguz: Maikel Talavera eta Andoni Garcia. Kolore gehiago emongo deutsie emonaldiei, ikusgarriagoak izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu