'Moneda suelta' eta 'Nube y cuchara' poesia lanak aurkeztuko ditue arrastian Bidebarrietan
2013-02-26 11:07 KultureaJorge Gonzalez Arangurenek eta Javier Agirre Gandariasek liburu bana aurkeztuko dabe arrastian Bilboko Bidebarrieta liburutegian, Moneda suelta eta Nube y cuchara poesia lanak hai zuzen be. Ekitaldia 19:30ean hasiko da.
'Silver Linings Playbook'
2013-02-26 09:54 Zinema kritikakEgia esan, ez dot lortu enpatiarik personaia lelo horreekaz. Pelikulea luzea egin jat, eta azkenerako bardin jatan zer pasau be protagonistei. Indie itxurea hartu leike, musika onagaz apaindu, baina betiko ergelkeria dala begitantzen jat
Nestor Basterretxearen unibersora hurreratzeko proposamena
2013-02-25 14:51 KultureaNestor Basterretxea artistearen atzera begirako erakusketarik handiena aurkeztu dau Bilboko Arte Eder Museoak. Danetara, 240 lan dagoz ikusgai museoan, maiatzaren 19ra arte. Eskulturak, pinturak, kartelak, zirriborroak, arkitektura proiektuak, logotipoak... artista bermeotarrak landutako arlo guztietako lanak batu ditu Peio Aguirre komisarioak.
Korrikaren unidade didaktikoa aurkeztu dabe AEK-k eta ikastolek
2013-02-25 14:17 Euskerea berbagaiEskolara hasten diranetik 18 urtera arteko neska-mutilentzat preparau dabe unidade didaktikoa, edade bakotxarentzat beren beregi egokitutako jarduerakaz. Korrika zer dan, ze ezaugarri daukazan eta euskerearen aldeko jarrerea lako kontzeptuak transmitidu gura ditue eta, bide horretan, irakasleen lagungarri izan nahi dabe.
Euskaltzaindiak 14 euskaltzain urgazle barri izentau ditu
2013-02-25 13:45 Euskerea berbagaiAkademiaren batzorde akademikoetan 2005etik lanean dabilzan personak izentau ditue: Iñaki Aldekoa, Kaxildo Alkorta, Iñaki Amundarain, Nagore Etxebarria, Beatriz Fernandez, Juan Garzia, Antton Gurrutxaga, Patxi Juaristi, Gerardo Luzuriaga, Elena Martinez de Madina, Felix Mugurutza, Manu Ormazabal, Erramun Osa eta Iratxe Retolaza
Aiora Jaka: 'Joseba Sarrionandiak itzulitakoa originalaren mailan ipinten dau, barritzailea izan zan'
2013-02-25 10:30 Barriketan Itzultzaile eta irakasleaBen Affleckek zuzendutako 'Argo' Oscar sarietako irabazle
2013-02-25 10:10 BarriakArgo Ben Affleckek zuzendutako lanak irabazi dau pelikula onenaren Oscar saria, eta beste hiru sari be jaso ditu. Ang Leeren Life of Pi-k lau sari lortu ditu, tartean zuzendari onenari Oscar saria. Michael Haneke austriarraren Amour beharrarentzat izan da ingelesezkoa ez dan film onenaren saria.
Manex Agirrek irabazi dau 2. finalerdia
2013-02-25 09:57 BertsolaritzeaManex Agirre izan da jaun da jaube 354 puntugaz, jarraian baina tarteko alde handiagaz Ander Solozabal 291,5 puntugaz, Andere Arriolabengoa 289 puntugaz, Paula Amilburu 286,5egaz, Unai Mendibil 281,5egaz eta Zigor Enbeita 280,5 puntugaz.
'Koldo Mitxelenaren zinema- eta liburu-kritiketako diskurtso-estrategiak: enuntziatu parentetikoak' liburua aurkeztu dabe Bilbon
2013-02-22 14:45 Euskerea berbagaiGaur, zezeilak 22, Agurtzane Azpeitiaren Koldo Mitxelenaren zinema- eta liburu-kritiketako diskurtso-estrategiak: enuntziatu parentetikoak liburua aurkeztu dabe Euskaltzaindiaren egoitzan. Liburua Akademiaren Iker bildumako 29. zenbakia da, eta Mondragon Unibersidadearen eta Akademiaren arteko hitzarmenari esker argitaratu da.
Hesian taldeak bere lehenengo zuzeneko diskoa aurkeztu dau, 'Hemen eta orain'
2013-02-22 13:56 MusikeaLau disko eukazan orain arte Nafarroako Sakana eskualdeko taldeak, danak estudiokoak eta, azkenaldion, Hesianen oihartzuna asko zabaldu dan ezkero, zuzeneko bat plazaratzeko erabagia hartu dabe. Holan, abuztuaren 14an Gernikan eskaini eben kontzertu jentetsua grabau eta CD eta DVDa egin ditue.
'Reinventer le monde' erakusketea edegi dabe Bilboko Rekalde aretoan
2013-02-22 13:43 KultureaReinventer le monde taldeko erakusketea maiatzaren 5era arte egongo da ikusgai Bilboko Rekalde aretoan. Akitania-Euskadi euroeskualdearen laguntzinoa izan dau erakusketeak.
Euskerea indartzea eta suspertzea dala lehentasuna esan dau Jaurlaritzeak Bruselan
2013-02-22 10:58 Euskerea berbagaiHizkuntza Politikako sailburuordeak nabarmendu dau Gobernuaren lehentasuna euskarea indartzea eta suspertzea dala, eta, prozesu horretan, hiru faktore erabagigarriak dirala: hizkuntzearen legezko babesaren estatusa, hizkuntza-politika aktiboa eta, batez be, herritarren atxikimendua eta borondatea.
Patxo Telleria eta Jon Urraza zuzendariak, Max sarietarako hautagai
2013-02-22 10:21 KultureaPatxo Telleria eta Jon Urraza antzerkigileak Max sarietarako hautagai izentau ditue, euskeraz idatzitako antzezlanean arloan. Maiatzaren 13an banatuko ditue sariak.
Labo 2013 + Kimuak 2012 Film Laburren Astea Donostian
2013-02-21 16:56 BarriakAurten, barrikuntza moduan, Labori eskainitako asteak tarte bat eskainiko deutso Kimuak programeari. Astelehenean, hilak 25, 2012an programa horretan hautatutako zazpi film laburrak eskainiko dira. Kimuak Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak, Etxepare Institutuak eta Euskadiko Filmategiak antolatzen daben ekimena da.
Gogor eta zuzen dator Kaotiko taldea 'E. H. Calling' zortzigarren diskoan
2013-02-21 14:41 MusikeaAbesti arin eta laburrak, soinu gogorrak eta berba zuzenak. Horreek dira Kaotiko taldearen E. H. Calling diskoaren osogai nagusiak. Zortzi abesti sortu ditue, eta laster grabauko dabe Londresen Presa singlearen bideoklipa. Lehenengo kontzertua zapatuan, hilak 23, daukie, Durangon, Kalera Rock jaialdian.
Mundumirarik ez da izango aurten
2013-02-21 14:35 kulturbizEtorkizunera begira proiektua indartzeko eta datozen edizinoetako oinarriak eta ereduak ezartzeko helburuagaz, aurten Mundumira Jaialdia ez antolatzeko erabagia hartu dogu. Erabagia aho-batez hartu dabe Jaialdiaren antolatzaileek: Debagoieneko Mankomunidadeak, Euskal Herria aldizkariak eta Ginmusica musika sustatzaileak.
Tick-ek % 60ko deskontuak eskaintzen ditu Zineuskadiko zinema-aretoetan
2013-02-21 13:36 BarriakTick kultur klubak akordio bat sinatu dau Zineuskadi eta 12 zinema-aretoen artean bizi dogun krisi sasoian filmak ikustea % 60 merkeago izan daiten. Akordio honi esker, 12 zinema-aretok deskontua eskainiko dabe Tick txartela erakutsita.
Islamera bihurtutako emakumeei buruzko ikerlan batek irabazi dau UPV/EHUko I. Maria Goyri Saria
2013-02-21 12:06Ikasketa Feminista eta Generokoak masterreko ikasle Itzea Goicoleak irabazi dau genero ikuspegia barne hartzen daben master amaierako lanen I. Maria Goyri Saria. Epaimahaiak, deialdi honetara aurkeztutako zortzi lanen artean, haren lana hautatu eban, Feminismoa eta errukia: genero analisi bat islamera bihurtutako emakumeen inguruan izenekoa, Miren Llona irakasleak zuzendurikoa.
Galtzagorri alkarteak euskerazko Ume eta Gazte Literatureari buruzko dokumentazino gunea sortu dau
2013-02-21 12:00Galtzagorri alkarteak Dokumentazio Gunea izeneko atal barria ipini dau martxan bere webgunean. Euskerazko Ume eta Gazte Literaturako liburuen kritikak, lanen gidak eta bibliografia jaso ditue bertan. Aldizkarien mailegu zerbitzua gune honetatik bideratuko dabe aurrerantzean.
Carmelo Bernaola musikagile otxandioarraren argitaratu bako lau lan kaleratu ditu EOSek
2013-02-21 10:49 MusikeaEuskadiko Orkestra Sinfonikoak argitaratu barri dau Carmelo Bernaola 1929-2002, musikagile otxandioarraren lau lanez osotutako diskoa. Euskal Konpositoreen Bildumako 15. alea da, eta azkenengoa, hain zuzen be.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...