Kotte Plaza, Mikel Lasarte eta Sarai Robles Nafarroako Txapelketako final-laurenetarako sailkatu dira

Bizkaie! 2014-12-15 13:05   Bertsolaritzea

Barikuan abiatu zan 2015 Nafarroako Bertsolari Txapelketea. Iruñeko Alegria Peñan jokatu zan kanporaketea. Sei bertsolari izan ziran oholtzan, eta horretatik hiruk lortu eben sailkatzea, Kotte Plazak, Mikel Lasartek eta Sarai Roblesek, hain zuzen be.

Barikuan abiatu zan 2015 Nafarroako Bertsolari Txapelketea. Iruñeko Alegria Peñan jokatu zan kanporaketea. Sei bertsolari izan ziran oholtzan, eta horretatik hiruk lortu eben sailkatzea, Kotte Plazak, Mikel Lasartek eta Sarai Roblesek, hain zuzen be.

Nafarroako Bertsolari Txapelketan lehenengoz izena emondako bertsolariek jardun eben kantuan barikuko saioan. Sahats Aleman, Mikel Juaniz, Mintxo Astiz, Kotte Plaza, Sarai Robles eta Mikel Lasarte bertsolariek osotu eben seikotea. Alegria Peñan 75 bat bertsozale batu ziran. Maider Ansa gai-jartzailearen gidaritzapean, Txapelketako ohiko moduan kantau eben bertsolariek, binaka zortziko handian eta txikian; eta kartzelakoan bakarka, puntu-erantzunetan eta gai bati bina bertso eginez. Hiru epaile izan ziran bertsolarien lana baloretan: Arkaitz Goikoetxea, Nerea Bruño eta Ekintza Landa.

Kotte Plaza iruritarrak irabazi eban saioa; bigarren eta hirugarren postuan, barriz, gazte barañaindar bi, Mikel Lasarte eta Sarai Robles. Sahats Aleman izan zan laugarrena; bosgarrena, Mikel Juaniz; eta seigarrenean, Mintxo Astiz.

Halanda ze, Kotte Plaza, Mikel Lasarte eta Sarai Robles Nafarroako Txapelketako hurrengo faserako sailkatu dira. Kanporaketetan sailkatu diran hiru bertsolari honeekaz batera, izena emon daben beste 27 bertsolariek hartuko dabe parte final-laurenetan, 30 bertsolarik danetara.

Final-laurdenak zezeilaren 7an hasiko dira, txapelketea martiaren 28an amaituko da.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu