Manu Legineche kazetari bizkaitarra hil da

Bizkaie! 2014-01-22 14:44   kulturbiz

Manu Leguineche kazetari bizkaitarra Madrilen hil da, 72 urte zituala gaixotasun luze baten ondorioz. Manu Leguineche arratzuarra zan, eta kazetaritzearen alor danak jorratu zituan: Bilboko Gran Via astekarian emon zituan bere lehenengo pausuak, eta El Norte de Castilla edota Television Españolaren barriemoilea izan da, besteak beste.

Tailerrak, berbaldiak, erakusketak eta irakurle taldeak, Bizkaiko Foru Liburutegiaren 2014ko egitarauan

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-01-22 14:37   kulturbiz

Zazpi mila lagun baino gehiagok hartu eben parte igaz Bizkaiko Foru Liburutegiak antolatutako berbaldi, ikastaro, topaketa eta bestelako jardueretan. Aurten be eskaintza zabala atondu dabe, zezeiletik abendura arte. Jarduera guzti-guztiak debalde dira.

Bagilaren 1eko Euskal Eskola Publikoaren jaia antolatzen hasi dira Balmasedan

Dabi Piedra Robledo 2014-01-22 14:25   Euskerea berbagai

Aurten, Enkarterrira helduko da jaia, Mendia ikastetxe publikoaren eskutik eta hango egoera soziolinguistikoa aintzat hartuta. Izan be, gero eta gazte gehiagok dakie euskeraz Enkarterrin, baina erabilerea txikia da. Euskal Eskola Publikoaren jaiagaz, beraz, euskerea Balmasedako txoko guztietara zabaldu nahi dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Zapatuan hasiko da urtean zehar 50 erakustaldi eta erromeria eskainiko dituan XIII. Dantza Plazetan egitaraua

Bizkaie! 2014-01-22 12:47   Kulturea

Helburua euskal folklore herrikoia bultzatzea da, erromeria herrikoiak, jantza emonaldiak eta kalejirak eskainiz bertako plaza eta kaleetan. Horretarako, uriko zazpi jantza talderen (Bihotz Alai Folklore Dantza Taldea, Deustuko Folklore Taldeak, Ondalan, Salbatzaile Dantza Taldea, Gaztedi Dantzari Taldea, Beti Jai Alai, Ibai Arte) eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren laguntzino aktiboa jasoko dau.

The Sunday Market Bilbao azokea egingo da datorren domekan Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan

Bizkaie! 2014-01-22 09:59   Kulturea

The Sunday Market Bilbao merkataritza azoka berezia egingo da barriro Bilbon datorren domekan, urtarrilaren 26an. Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan, dekorazinoa, altzariak, retro elementuak, vintage erropea, eguzkitako betaurrekoak, cupcake, artisautzea, loreak, gastronomia, musikea eta beste hainbat kontzeptu izango dira salgai.

Lankidetza hitzarmena sinatu barri dabe Donostia Zinemaldiak, IBAIA alkarteak eta FIPAk

Bizkaie! 2014-01-22 09:59   Barriak

Donostia Zinemaldiak, IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak eta Miarritzeko FIPA Ikus-entzunezko Saioen Nazinoarteko Jaialdiak ikus-entzunezko industria sustatzeko lankidetza hitzarmena sinatu dabe Miarritzen bertan.

Iranzu Antonaren 'Dar encuentro' erakusketea, Barriek 2014 programako lehenengoa

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-01-21 14:35   Kulturea

Grezian hasi eta New Yorken amaitutako ikerketearen ondorioak batu ditu Iranzu Antonak Dar encuentro erakusketan. Argazkiak, bideo-proiekzino bat eta eskultura bat ipini ditu ikusgai Bilboko Rekalde aretoko Kabinete Abstraktuan. Berau dau Bizkaiko Diputazinoaren Barriek 2014 programako lehenengo proposamena.

FIPA ikus-entzunezko saioen nazinoarteko jaialdia martxan da Miarritzen

Bizkaie! 2014-01-21 10:44   Barriak

Gaur hasi eta domekara bitartean ehundik gora behar aurkeztuko dira 27. FIPA jaialdian. I. Mundu Gerrea hasi zala ehun urte dirala-eta, Europa osoa astindu eban gatazka hori izango da saioen ardatz nagusia. Georges Gachot suitzarraren O Samba produkzinoak edegiko dau jaialdia, Gare du Midin, 19:45ean.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

EHUk Albert Camus gogoratuko dau Bizkaiko campusean, erakusketa digital eta interaktibo bategaz

Bizkaie! 2014-01-21 10:30   Kulturea

Bilboko Institut Français erakundearen eta Kulturbasque programearen arteko alkarlanaren emoitzea dan erakusketeak Camusen jaiotzearen mendeurrena ospatu nahi dau. Horretarako, bere bizitzea eta obrea landuko dituan erakusketa digital eta interaktiboa izango dabe eskuragarri QR kodigoa irakurteko gailua daben eskuko telefonoaren jaubeek.

Hemen da 2014ko Arabako Bertso-kuadrilla artekoa

Bizkaie! 2014-01-20 10:50   Bertsolaritzea

Auzolanean, lehiarik ezean eta izaera kolektibo eta herrikoian oinarrituta, zezeilaren 1etik apirilaren 5era bitartean izango da aurtengo edizinoa. Bat-batekoan 15 eta idatzizkoan 21 talde izango dira aurten, 300 lagun inguru, hain zuzen. Hirugarrenez, Arabako bertsolaritzea astintzea dau helburu Kuadrilla Artekoak.

'Pankreas' antzezlana martian estreinauko da Bilboko Arriaga antzokian

Bizkaie! 2014-01-20 10:42   Kulturea

Patxo Telleriak idatzitako Pankreas komedia Bilboko Arriaga antzokian estreinauko da, martiaren 12an eta 13an. Mikel Martinezek, Joseba Apaolazak eta egileak berak interpretetan dabe Jokin Oregik zuzendu eta Tartean Teatroa konpainiak produzidutako lana.

Lurralde-antolamendua eta hizkuntzearen arteko hartu-emonak lehen mailaka ekarteko deia

Bizkaie! 2014-01-17 14:52   Euskerea berbagai

Antolatzaileak pozik dagoz jardunaldiak sortarazo dauen interesagaz eta konpromisoa hartu dabe ELE (Eragin Linguistikoaren Ebaluazinoa) izeneko tresnea zehazteko, bigarren jardunaldi batean aurkezteko.

Nafarroako herri mobimentuak ahotsa behar dau

Bizkaie! 2014-01-17 14:26

Ateak Ireki webgunea zarratzeko agindua emon ebenetik, Nafarroako herri mobimentuak ahots bat galdu dau. Baina Ahotsa Behar Dugu ekimena martxan dago, besteak beste, herri komunikabide bat sortzeko asmoagaz, hain zuzen be.

Martxan da DantzaBiz, jantzea Bizkaian indartzeko ekimen barria

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-01-17 13:47   Kulturea

DantzaBiz Bizkaiko Dantza Etxea jantzearen arloko eragileen hartu-emonak eta lankidetzea koordinau eta sustatzeko asmoz sortu da. Modalidade guztietako jantzea bultzatuko dabe, euskal jantza tradizionala, klasikoa eta garaikidea. Daborduko hiru bat hilebete daroaz martxan Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimen barriak. Egoitzea Bilbon bertan dauka, Luis Briñas kaleko 31. zenbakian.

Zorioneko gripea indarrean dabil baina ez gaitezan kikildu!!!

Angel Dominguez 2014-01-17 11:32   Begi betegarri

'American Hustle' eta 'Gravity' pelikulak, 86. Oscar sarietako faboritoak

Bizkaie! 2014-01-17 10:27   Barriak

Hamarna izendapen jaso ditue David O. Russelek zuzendutako American Hustle eta Alfonso Cuaronen Gravity pelikulek, horrek biak dira beraz 86. Oscar sarietako faboritoak. 12 Years a Slave film historikoak bederatzi izendapen izan ditu. Martiaren 2an banatuko ditue sariak, AEBetako Los Angeles uriko Dolby antzokian.

'BioBx' ekimenak Bilboko eta Bordeleko gazte sortzaileak lotuko ditu

Bizkaie! 2014-01-16 17:09   kulturbiz

Bizkaiko uriburuko eta Bordeleko gazte sortzaileak batuko ditu BioBx ekimenak, Mugarik gabeko sormen digitala lemapean. Zazpi gazte bilbotar eta beste hainbeste gazte bordeldar lotuko ditu egitasmoak.

Matematikako 50. Olinpiadearen eskualde mailako fasea egingo da bariku honetan EHUko Leioako campusean

Bizkaie! 2014-01-16 13:11

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Batxilergoko 50 bat ikaslek parte hartuko dabe bariku honetan, urtarrilaren 17an, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultadeko hitzaldi aretoan (Leioako campusa) egingo dan Matematikako 50. Olinpiadearen eskualde fasean, goizeko 09:30etik aurrera.

Iruñerriko mintzakideak laguntzino eske

Bizkaie! 2014-01-16 12:02   Euskerea berbagai

Ahal eta nahi badozue, webgune honetan topauko dozue informazinoa: http://goteo.org/project/zu-gabe-ezin/home