Bernardo Atxagak 'Txoriak kolpeka' liburua kaleratu dau

Bizkaie! 2014-12-11 14:31   Kulturea

Kontaera bik eta saiakera labur batek osotzen dabe Bernardo Atxagak Pamiela etxeagaz argitaratu dauen Txoriak kolpeka lana. Thomas Edward Lawrence Lawrence Arabiakoa ezizenez ezagunagoa zanaren irudiaz gogoeta egin dau idazle gipuzkoarrak.

Liburuko lehenengo ipuina Andoniren heriotza LSDaren argitan da, orain dala 800.000 urteko gizaki baten ezbeharra hartzen dau abiapuntu, eta heriotza da gai nagusia. Bigarren kontakizunak, Pierrek dioena entzuten dut testuak, erlezain baten autortzea jasoten dau erleen munduko poesia bereganatuz. Hirugarren testua saiakerea da, Lawrence Arabiakoa. Thomas Edward Lawrence militar ingelesaren irudia aztertzen dau Atxagak, eta haren ospe handiaren zergaitia bere bai.

Hamabost bat urte zituala ikusi eban lehenengoz zineman Lawrence Arabiakoa pelikulea, David Leanek zuzendutakoa. Peter O´Toole , Omar Sharif eta Anthony Quinn aktore ezagunak izan ziran protagonistak. Egundoko inpresinoa egin eutson pelikuleak, eta ordutik personaiaren ganean idazteko gogoz egon ei da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu