Barbara Goenaga eta Kalakan dira Poziktibity ekimenaren bideo barriko protagonistak
2014-12-11 14:38 Euskerea berbagaiPoziktibity euskerearen erabilerea bultzatzea helburu dauen proiektu bat da. Gainera, euskereagazko jarrera positibo bat be bada, eta hiru kontzeptu berba bakarrean alkartuta sortu da bere izena: Pozik, Positivity eta Activity berbak buztartuta.
Barbara Goenaga aktore donostiarra eta Kalakan taldeko kantari eta perkusino joleak -Thierry, Xan eta Jamixel- Poziktibity egitasmoagaz bat egin dabe, ekimenaren bosgarren bideoan protagonista izanik. Euskerea, gaurko bizitzarako hizkuntza modernoa da Poziktibity ekimenak oraingoan dakarren leloa, eta euskeraz produzidutako sormen lanak ditue berbagai bideo barrian.
Bakotxza bere arloan, baina danak be eszenatokietan eskarmentu handikoak izanik, sormen lana eta euskerea ditue berbagai bideoan; mahai baten bueltan jesarrita, euskerea gaurko bizitzarako bikain moldatzen dan hizkuntzea dala azpimarratu dabe.
Azken urteetako fenomeno bat aitatu dau Patxi Baztarrikak aurkezpenean: euskal gazte asko dagozala munduan zehar lan egiten euren sustraiak ahaztu barik. Ingurura begiratzea besterik ez da behar jaubetzeko egiten dituen proposamenak sano erakargarriak eta oso arrakastatsuak dirala Euskal Herrirako ez eze, baita mundu zabalerako be, azaldu dau.
Euskerea punta-puntako sortzaileen eta artisten, aktoreen, musikarien eta kantarien hizkuntzea be badala azpimarratu dau. Esaten da 'euskerea modan jarri behar da', baina nik nahiago dot esatea, euskeraz sortzen dana jarri behar dala modan, euskerazko sorkuntzea, euskerazko jarduna jarri behar dala modan. Euskerea zeozer egiteko tresnea da, eta egiten dan hori modan jarten dan neurrian, orduan euskerea be modakoa izango dogu, esan dau.
Beste alde batetik, Singapurretik etorri barri, herrialde haretako hotel batean izan daben jazoera bat kontau dau Kalakan taldeko Jamixelek. Singapurren hotelera heldueta bertako langile batek 'kaixo, ongi etorri!' esan euskun. Eta gu harrituta!, azaldu dau. Ondoren, jatetxeko kartan euskerazko mezuak topau zituen musikari lapurtarrek, 'on egin eta antzekoak'.
Euren lanaz be berba egin dau Jamixelek: Guk egiten doguna da iturri zaharretik hartu kanta zahar horreek, eta jantzi barri eta modernoagaz apaindu, gaur egungo jenteei emoteko, gaur egungo kodigoakaz, esan dau. Hain zuzen, horretan dago euskeeraren etorkizunerako gakoa, Kalakan taldeko kideen esanetan: gure kulturea moderniddtera eroan, eta euskal sorkuntzak modan ipintea.
Bestalde, Barbara Goenaga aktoreak Kalakaneko kideek kontautako anekdoteari heldu eutso, berari be ez jakozalako arrotz subertetan era horretako jazoerak. Hemendik kanpo, askotan, garrantzi gehiago emoten deutsie gure hizkuntzeari geuk baino, adierazo dau, eta berari pasautakoa kontau dau jarraian. Neskalagun euskalduna dauen zine zuzendari eskoziar batek film baterako gidoia bialdu eutson ingelesez, Euskal Herrian grabetako produkzino txiki bat. Irakurri neban, berba egin genduan, eta handik bi astera deitu eta esan eustien filma euskeraz nahi ebela egin. Zergaitik? Ba hemen daukagun altxorra, daukagun hizkuntzea, ikaragarrizkoa iruditzen jakelako. Zuzendari hori euskeera ikasten hasi da, filma euskeraz egin nahi dau, munduan zehar eroateko. Gidoia ingelesetik euskerara aldatzen dagoz, eta dagoeneko trailerra egin dogu, euskeraz, azaldu dau.
Poziktibity euskerearen erabilerea bultzatzea helburu dauen proiektu bat da. Gainera, euskereagazko jarrera positibo bat be bada, eta hiru kontzeptu berba bakarrean alkartuta sortu da bere izena: Pozik, Positivity eta Activity berbak buztartuta. Akronimo bat da, hiru berbetatik eratorritako berba bakar bat. Berba horreen loturatik sortzen da gauza desbardin asko iradokitzen deuskuzan izen hau. Poziktibityk testuinguru eleaniztun bat iradokitzen deusku. Hizkuntza bi, euskerea eta gaztelania, barruan dituan testuinguru bat, hain zuzen. Integrazinoa eta modernidadea dakarzkuz gogora.
Positiboa eta atsegina dan zeozer iradokitzen deusku. Baita energia, poztasuna, aktibidadea, euskerea biziteko era bat, eta jarrera bat be. Jarrera barri bat euskereagazko, edegia, jentea erakarten dauena. Euskerea dakitenentzako konbita da, erabili deien, euskerea ondo edo ez hain ondo jakin arren. Era berean, konbita da ez dakitenentzako be, euskerara hurreratu daitezan.
Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak aurkeztu dau ekimeneko bideo barria gaur, abenduaren 11, Donostiako Kursaaleko Nineu jatetxean. Baztarrikagaz batera, Goenaga eta Kalakan taldeko kideak be ekitaldian egon dira.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!