'Diplomatie'

z 2014-12-10 10:21   Zinema kritikak

Plano eta kontraplanoen bidez tensinoa sortzea miresgarria da, eta batzuetan thriller bat lez segiduten dogu pelikulea, nahiz eta amaierea ezagutu. Historia gustuko dabenentzako ezinbesteko pelikulea da.

- Zuzendaria:  Volker Schlöndorff
- Gidoilariak: Volker Schlöndorff, Cyril Gely
- Iraupena: 80 min.
- Herrialdea: Frantzia 
- Interpreteak:  Andre Dussollier, Niels Arestrup, Robert Stadlober, Paula Beer, Burghart Klaußner,Charlie Nelson, Jean-Marc Roulot
- Produktoreak: Frantzia-Alemania; Film Oblige / Blueprint Film / Gaumont
- Generoa: Dramea, II. Munduko Gerrea


Benetako jazoeretan oinarritutako antzezlan baten moldaketea da film hau. 75 urtegaz filmau dau Volker Schlöndorffek, 1979an El tambor de hojalata (jatorrizkoan, Die Blechtrommel) pelikula bikaina egin eban zuzendari berberak.

II. Munduko Gerrearen amaieran, aliaduak Paris hartzekotan egozanean, Hittlerrek Frantziako uriburua suntsitzea agindu eban. 1944ko abuztuaren 24ko gauean, Suediako konsula ahalegindu egin zan Dietrich von Choltitz jeneral nazia konbenziduten, Hittlerren agindua ez beteteko. Lan gatxa zan, benetan be. Izan be, Gestapok aginduak bete ezean, militar nazien senideak hil egiten zituan. Historiako momentu zehatz hori da  Volker Schlöndorffek filmau dauena Diplomatie pelikulan.

Eszenatoki itxi batean jazoten da ia guztia; beraz, zuzendariaren arma bakarrak aktore nagusi bien indarra eta euren arteko alkarrizketak dira. Aktoreen interpretazinoak bikainak dira; alde horretatik, ez dago arazorik. Baina konsulak esaten dituan esaldiei akaso grinea faltetan jakien, milaka persona hiltear dagozanean, Parisen edertasunaz arduratzea susmagarria da.

Halanda guzti bere, plano eta kontraplanoen bidez tensinoa sortzea miresgarria da, eta batzuetan thriller bat lez segiduten dogu pelikulea, nahiz eta amaierea ezagutu. Historia gustuko dabenentzako ezinbesteko pelikulea da.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu