Jon Gurrutxaga musikari elgoibartarrak 'Hitz lauz' diskoa kaleratu dau
2014-12-10 13:38 MusikeaBakarka argitaratzen dauen lehenengo diskoa dau Hitz lauz (Gaztelupeko Hotsak). Hamar kanta konposau ditu, danak euskeraz. Bluesa, rocka eta funka batu ditu Jon Gurrutxagak behar barrian. Abenduaren 12an Mutrikuko Goitibehera tabernan joko dau, 22:30ean.
Bakarka argitaratzen dauen lehenengo diskoa dau Hitz lauz (Gaztelupeko Hotsak). Hamar kanta konposau ditu, danak euskeraz. Bluesa, rocka eta funka batu ditu Jon Gurrutxagak behar barrian. Abenduaren 12an Mutrikuko Goitibehera tabernan joko dau, 22:30ean.
Hamar abestitik, hiruren berbak Gurrutxagak berak idatzi ditu, ganerakoak Xabi Lasa, Iñaki Gurrutxaga eta Uxue Agirrerenak dira. Lagun musikariengana jo dau diskoa borobiltzeko, hain zuzen be, Keu Agirretxea, Miguel Laguna, Iñigo Gorritxategi eta Gora Eskaurizaren laguntzinoa izan dau, besteak beste.
Lau urte egon da musikari elgoibartarra diskorik plazaratu barik. 2010ean Jon & Sugramas kaleratu eban. Musika ibilbidea Arima Beltza taldeagaz hasi eban, hiru disko atera zituen: Arima Beltza, Mundurako ateak eta Blues sustraia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!