Getxok UNESCO Etxeagaz batera Giza Eskubideen Nazinoarteko eguna ospatuko dau

Bizkaie! 2014-12-10 10:34

UNESCO Etxeak eta Getxoko Udalak Giza Eskubideen Nazinoarteko Eguna ospatuko dabe eguenean, abenduaren 11n, 20:30ean Getxoko Elkartegian (Ogoño, 1 - Areeta). Bertan Eman minutu bat Giza Eskubideen Alde Ikus-Entzunezko Piezen Nazinoarteko V. Lehiaketea aurkeztuko da.

Ana Urrutiak eta Ibai Villapunek aurkeztuko dabe ekitaldia. Ylenia Baglietto eta Lander Otaola aktoreek, eta Iñaki Maruri pianisteak parte hartuko dabe. Ekitaldian zehar Getxoko udalaren diru-laguntzinoa jaso dauen Be motive produktorak eginiko dokumentalaren teasera edo aurrerapena aurkeztuko da. Eman minutu bat ogiaren alde lehiaketan irabazle subertau ziranek jaso dabe dokumental hau egiteko diru-laguntzinoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu