Aurten bekea jasotako artisten beharrak ikusgai, Bilbao Arten
2014-12-09 10:32 KultureaBilbao Arte aretok ate edegien jardunaldiak eskainiko ditu abenduaren 17ra arte, halanda ze, gunearen txoko guztiak ikusteko aukerea izango dabe bisitariek, eta aurten egoitza artistikoak egin dituen 40 sortzaileen lanak bere bai. Abenduaren 9tik aurrera, ganera, artistek jenteari edegitako topaketetan parte hartuko dabe.
Bilbao Arte aretok ate edegien jardunaldiak eskainiko ditu abenduaren 17ra arte, halanda ze, gunearen txoko guztiak ikusteko aukerea izango dabe bisitariek, eta aurten egoitza artistikoak egin dituen 40 sortzaileen lanak bere bai.
Danetariko lanak egongo dira ikusgai, eskulturak, pinturak, bideo-sorkuntzak, erretratuakj, instalazinoak, animazinozko lanak eta abar. 36 proiektu dira, danetara. Artistak Euskal Herrikoak eta kanpokoak dira, izan be, badira espainiarrak, estadubatuarrak, britainiarrak, frantsesak, austriarrak eta norvegiarrak. Abenduaren 9tik 17ra, ganera, artistek jenteari edegitako topaketetan parte hartuko dabe.
Bilbao Arte produkzino artistikorako zentroa da, Bilboko Udaleko Kultur Sailari lotutakoa. Sortzaile gazteen eskura ixten ditu bitartekoak eta azpiegiturak, euren egitasmo artistikoak garatzeko: lagapen guneak, grabadu eta serigrafia tailerrak, irudi digitala, eskultura, argazkigintza, filmazinorako platoa, dokumentazino zentroa eta proiektu gelak.
Urtez urte, urte erdi eta osoko iraupena daben arte produkzinoak egiteko bekak deitzen ditu, hainbat modalidadetan. 267 artista eta zazpi taldek egin ditue egotaldiak Bilbao Arten. Aurten izandakoen artean, epaimahai batek 2015ean Bilbao Arten ekoizpen propioko erakusketa egingo daben zazpi artista aukeratuko ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!