'[Todo] Centelles (1909-1985)' argazki erakusketea UPV/EHUn
2014-12-09 10:10 KultureaArgazki kazetaritzearen aitzindaria izan zan Agustí Centellesen ehun bat lan batzen dituan Todo Centelles erakusketea inaugurauko dabe abenduaren 10ean, Bizkaia Aretoan, Bilbon. Erakusketeak dokumentautako 105 argazki batzen ditu.
Argazki kazetaritzearen aitzindaria izan zan Agustí Centellesen ehun bat lan batzen dituan Todo Centelles erakusketea inaugurauko dabe abenduaren 10ean, Bizkaia Aretoan, Bilbon. Erakusketeak dokumentautako 105 argazki kronologikoki batzen ditu eta, Centellesek 1934 eta 1939 bitartean atera zituen irudi horreekaz batera, prentsako 81 dokumentu eta objektu personal be egongo dira ikusgai, besteak beste, argazkilariak erabilten eban Leica argazki kamerea. Erakusketa honi esker, lehenengo aldiz ikusiko da Bilbon Centellesen jatorrizko lana, baita 1934 eta 1938 bitartean Australiako egunkarietan argitaratu ziran haren argazkien 33 erreferentzia.
Agustí Centelles (1909-1985), gaztetan, Errepublika garaiko Bartzelonan bizi izan zan kazetari moduan. 1934an, Espainian gerrea hasi orduko, Robert Capa prentsa-argazkilari ospetsuagaz batera ibili zan argazkiak egiten 1939 urterarte, eta munduko hainbat egunkaritan zabaldu ziran haren argazkiak. Centellesen argazkien balioa 1984ko Espainiako Argazki Sari Nazionalak berretsi eban.
1934ko garagarrilean, Centellesek, 25 urtegaz, ibilbide profesionala hasi eban argazkilari independente legez, eta ehun egunean lortu eban garaiko prentsearen goiburu nagusietan agertzea. Errepublika, Guda Zibil eta Frantziako errefuxiatuen eremuetako bizitzeari argazkiak atera eutsezan.
Gero, 1939an erbesteratu zan eta 35 milimetroko 4.000 negatiboz betetako maletea eroan eban. Erresistentziak 1944an Andorrara eroan ebanean, material hori Carcasonneko bikote lagun baten esku itxi eban, argazkietan agertzen ziran personen nortasuna gordeteko. Artxiboa Espainiara ezin izan eban 1976ra arte ekarri eta, urte haretan, bere seme Octavigaz erakusketea eratzen daben negatiboak argazki bihurtzen hasi zan.
UPV/EHUk, Bilbon dauen Bizkaia Aretoan, orduko historia erakutsiko da -haren argazkien erakusketa dokumentatuan-. Centellesek eta Capak bost aldiz egin eben topo eta modu grafikoan kontau eben Espainiako Gerra Zibila. Gaur egungo erreportari handiek (Capo, Taro eta Seymour) Centellesek ez daukan aintzatespena dabe. Centellesek 1984an Arte Ederren Saria jaso eban bere argazkilaritza lanarengaitik eta Pablo Iglesias Fundazinoak hartu eban bere argazkien artxiboaren ardurea.
2014ko abenduaren 10etik 2015eko Urtarrilaren 16ra UPV/EHUren Bizkaia Aretoan egongo da lana ikusgai eta jagokon katalogoa salgai. EHUk eta Pablo Iglesias Fundazinoak antolatutako erakusketea 2015eko urtarrilaren 16ra arte egongo da zabalik, astelehenetik barikura, jaiegunetan izan ezik. Ordutegia 09:00etatik 19:30era arte izango da, dobako sarrereagaz.
Inaugurazinoa, abenduaren 10ean, arratsaldeko 18:00retan izango da eta bertan Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektore jauna, Alfonso Guerra, Pablo Iglesias Fundazinoko presidentea, eta Octavi Centelles Martí, argazkilariaren semea egongo dira. Hurrengo egunean, abenduaren 11n, arratsaldeko 18:30ean, Anton Gascak, erakusketearen komisarioak Estudio de una secuencia…¿mito o documentación? berbaldia eskainiko dau, Centellesen lana ulertarazoteko helburuagaz. Gero bisita gidatua izango da. Ekitaldi honetara sartzeko ez da behar gonbidapenik baina aretoa beteten danean ateak zarratuko ditue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!