'Emakumeak Hushe ibarrean' erakusketea aurkeztu dabe Bilboko Rekalde aretoan
2014-12-11 10:21 KultureaIbon Azpilikuetaren argazkiak batzen dituan Emakumeak Hushe ibarrean erakusketea zabaldu barri dau Bilbao Mendi Film Jaialdiak, Bilboko Rekalde aretoan. Asiako Baltistan eskualde menditsuan bizi diran emakumeak dira erretratuen protagonistak, eurak eta euren bizimodu gogorra. Erakusketea abenduaren 21era arte egongo da zabalik.
Ibon Azpilikuetaren argazkiak batzen dituan Emakumeak Hushe ibarrean erakusketea zabaldu barri dau Bilbao Mendi Film Jaialdiak, Bilboko Rekalde aretoan. Asiako Baltistan eskualde menditsuan bizi diran emakumeak dira erretratuen protagonistak, eurak eta euren bizimodu gogorra. Erakusketea abenduaren 21era arte egongo da zabalik.
Inaugurazinoan, Miren Josune Ariztondo Kulturako foru diputadua, Jabier Baraiazarra jaialdiaren zuzendaria eta, eurekaz batera, Alberto Iñurrategi alpinistea eta Baltistan Fundazinoko hainbat sortzaile eta eragile, besteak beste, Juanjo San Sebastian, Jose Carlos Tamayo, Inaxio Arregi, Jon Lazkano, Tasio Ortiz eta Adolfo Medinabeitia.
Baltistanen 20.000 persona inguru bizi dira, India eta Pakistaneko gatakaz amaibakoaren erdian, eta zortzimila, zazpimila eta seimila metroko mendiz inguratuta. Egoerarik gogorrena emakumeek bizi dabe. Emakume eta neskatoen bizi baldintzak hobetu nahian dabil 2000. urtetik Baltistan Fundazinoa, hasiera baten Felix Iñurrategi-Baltistan Fundazinoa izena eukana.
Ibon Azpilikuetak Hushe haranean egindako irudi ikusgarriek osotzen dabe erakusketea, eta ganera Bernat Alberdiren Baltiar arima dokumentala be ikusgai dago Rekalde aretoan.
Baltistan Fundazinoa orain hamalau urte sortu zan, Felix Iñurrategi Gasherbrum II mendian hil ostean. Hushe ibarreko bizi-baldintza gogorrak hobetzeko asmoagaz sortu eben fundazinoa. Lehenengo ekimena mendiko gidarien eskolea martxan martxan ipintea izan zan, eta ostean ura bideratzeko sistemea ipini eben, Hushe ibaiaren eta Machuloko auzunearen arteko 200 metroko gorabeherea gainditzeko.
Gaur egun, Fundazinoak 10 eskola ditu, 916 ikasle, eta erdia neskak dira. Eskualdeko gizartearen garapenean emakumeen zeregina eta rola indartzeko ekimenak be abiarazo ditue, Vocational Training Centres (VTC) izenekoak. Zentro honeetan, berbarako, urduera eta ingelesa -Pakistango hizkuntza ofizialak- ikasteko aukerea daukie.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!