'Giandomenico Tiepolo eta bere fantasiazko erretratuak' erakusketea zabaldu dabe Bilboko Arte Eder Museoan

Bizkaie! 2014-12-10 11:27   Kulturea

Hamaika margo eta hamabi grabadu, danak erretratuak, batzen ditu Bilboko Arte Eder Museoan edegi barri daben Giandomenico Tiepolo artista italiarrari buruzko erakusketeak. Bilbuma pribadu batekoak dira behar guztiak, eta orain urte bi Madrilen izan ziran ikusgai. Erakusketea 2015eko apirilaren 15era arte egongo da zabalik.

Tiepolo familiako hiru margolariak ezagunak ziran Venezian, Barroko sasoian. Batez be freskoak landu zituen, eta erlijinoa eta mitologia eben ardatz. Giambatistta Tiepoloren lantegian ikasi eben seme biek, Giandomenicok eta Lorenzok. Seme nagusiaren lanak dagoz ikusgai Arte Eder Museoan.

Espainiako Carlos III. erregearen enkarguz, 1762an, Madrilen ziran aita eta seme biak, errege jauregian beharrean. Behin lana amaituta, Veneziara bueltau ziran Giandomenico eta Lorenzo, ez aita, Madrilen bertan hil zan eta. Jauregiko hormak pinteteaz aparte, beste lan batzuk be egin zituan Giandomenicok Madrilen, eta horren erakusgarri dira Bilbon batu dituenak.

Fantasiazko erretratuak dino erakusketearen izenburuak, izan be, margoetako gizon eta emakumeak ez dira benetakoak eta. Eta inork ez daki norentzako pintau zituan. Lan guztiek antzeko neurria daukie, eta 1768. urtearen inguruan egin zituan. Personaiak erropa eta apaindura dotorez horniduta ageri dira, talde sozial, ekonomiko edo intelektual jakin bateko ezaugarri eta ikurrekaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu