Mexiko eta Portugalgo jantza taldeak Bermeoko XXVII. Nazinoarteko Folklore Jaialdian
2013-08-07 11:44 KultureaBermeoko Alkartasuna jantza taldeak prest dauka Nazinoarteko Folklore Jaialdiaren hogeita zazpigarren edizinoa. Bermeon bertan eta inguruko beste herri batzutan antolatu ditue saioak, Mundakan eta Busturian, esaterako.
Bost kotxe istriputatik batek loguregaz zerikusia dauka. Kontuz kaminoan!
2013-08-06 15:32 Begi betegarriIraia Iturregi pregoilaria eta Jone Artola txupinerea aurkeztu ditue
2013-08-06 15:08Bilboko Aste Nagusia gero eta hurrago dago, uria jaietarako prestetan dabil. Iraia Iturregi pregoilaria eta Jone Artola txupinerea aurkeztuko ditue gaur udaletxean. Jaietan ondo pasetako eta gozetako mezua zabaldu dabe biek. Txupin garbia eskatu dabe konparsetako ordezkari Itziar Villafañezek eta Itziar Urtasun zinegotziak. Urun eta arrautzarik ez botateko deia egin dabe.
'1983ko aguadutxua Manu de Albaren objetiboan' erakusketea ikusgai, Bilboko ExpoGelan
2013-08-06 11:59 KultureaLaster hogeita hamar urte beteko dira uriolek Bilbo eta inguruko makinatxu bat herri ur azpian itxi zituala. Manu de Alba argazkilariak egun hareetan Bilbon ateratako erretratuak 1983ko aguadutxua Manu de Albaren objetiboan erakusketa batean batu ditu, Bilboko ExpoGelan.
'Faborez' saileko zazpigarren diskoa kalean dago
2013-08-06 10:56 MusikeaEuskal Herriko Trikitixa Elkarteak Faborez bildumako ale barria argitaratu dau, pieza zaharrez osotua. Lau bikotek hartu dabe parte diskoan, Mamen Maltzeta eta Nerea Ugarte, Barrenola Anaiak, Zabale Anaiak, eta Jauregi eta Andere trikitilariek, hain zuzen be
Jimeno Jurioren 'Toponimia navarra. V. Cuenca de Pamplona - Cendea de Oltza' lana plazaratu dabe
2013-08-05 14:05 kulturbizJose Maria Jimeno Jurio zanaren Toponimia navarra. V. Cuenca de Pamplona - Cendea de Oltza lana argitaratu dabe Pamielak, Udalbidek eta Euskara Kultur Elkargoak alkarlanean. Jimeno Jurioren lan guztiak jasoko dituan bildumearen 44. alea da.
Iker Villa: 'Ez dogu uste bizkorregi goazenik, gauzak datozan moduan hartzen doguz'
2013-08-05 11:39 BarriketanHerri Oihua taldeko abeslaria
'René Cassin' pastoralaren bigarren emonaldia, domekan, Sohütan
2013-08-02 15:43 KultureaDomekan, abuztuak 4, René Cassin pastorala ikusteko azkenengo aukerea izango dogu Zuberoako Sohüta herrian. Joan dan asteburuan 4.000 bat lagun batu ziran.
Donostiaren suntsiketearen ganeko ikastaro bi antolatu ditu EHUk abuztuan
2013-08-02 13:00 jardunaldiakEuskal Herriko Unibersidadeak udako ikastaro bi eskainiko ditu abuztuan, Donostia uriaren Erreketea, Suntsipena eta Berreregitearen Bigarren Mendeurrena dala eta. Ikastaroak gomuta-ekitaldien egitarau akademikoaren barruan antolatu ditu Donostiako Udalak, EHUgaz batera.
Zeanuriko San Justoko karobia ketan aurten be
2013-08-02 11:22Juan eta Julian Aranagaz batera, Moroneko Karearen Museoko (Sevilla) ordezkariek izetuko dabe San Justoko karobia abuztuaren 3an, zapatuan, 11:00etan. Ipizki Taldeak antolatuta, urteetan ahaztuta eta amatauta egon dan ke zurizkea San Justoko haretxen artean igongo da Gorbeia mendiaren tontorra bilatuz. Domeka eguerdirantz, labe-ahoa kare bizia oka egiten hasiko da.
Ume eta helduentzako 23 kale antzerki emonaldi, Bilboko Aste Nagusian
2013-08-01 15:31 KultureaHogeita hiru kale antzerki emonaldi eskainiko ditue aurten Bilboko Aste Nagusian. Arriaga Plazea eta Gas Plazea izango dira eszenatokiak, abuztuaren 17tik 25era bitartean. Euskal Herriko eta kanpoko 16 konpainiak ekarriko ditue Bilbora euren lanik barrienak. Ume eta helduentzako egitaraua atondu dau Bilboko Udalak.
Diego Vivancoren 'Right here, right now' lana ikusgai, Deustuko zubiko aginte-etxolan
2013-08-01 12:58 KultureaAbuztuaren 1ean, Bilboko Deustuko zubiko aginte-etxolan, EHUko Arte Ederren Fakultadeko 23 ikasle eta ikerlarik sortu eta garatutako Interbenzinoak Deustuko zubian proiektu artistikoaren bosgarren erakusketea inaugurauko dabe, hain zuzen be Diego Vivancoren Right here, right now lana. Ekitaldia 19:00etan izango da.
Danetariko egitaraua, Bermeoko XXVIII. Nazinoarteko Musika Astean
2013-08-01 12:12 MusikeaBermeoko XXVIII. Nazinoarteko Musika Astean makinatxu bat estilotako musikea entzuteko aukerea izango da, abuztuaren 5etik 9ra, Andra Mari eleizan. Emonaldi guztiak 20:00etan hasiko dira, eta sarrerea doban da.
Dock of the Bay musika dokumentalen jaialdian izena emoteko epea edegi dabe
2013-07-30 15:37 BarriakAntolatzaileek zabaldu barri dabe Donostiako Dock of the Bay musika dokumentalen jaialdiaren zazpigarren edizinoan izena emoteko epea. Lanak bialtzeko azkenengo eguna zemendiaren 30a da, eta jaialdia bera 2014ko urtarrilean egingo dabe, 6tik 12ra bitartean.
'Saltillo' eskola-ontziak Pasaian hasiko dau udako lehenengo ibilbidea
2013-07-30 15:05Saltillo EHUren eskola-ontziak udako lehenengo ibilaldia egingo dau eguaztenean, garagarrilak 31, Pasaiako portutik abiatuta. Asturiasko Kosterea izentau dabe aurtengo ibilbidea. Avilesen amaituko dabe bidaia, abuztuaren 12an.
Gurasoak konforme egon ez arren, epaileak seme-alaben jagoletza partekatua ezarri ahal izango dau, umeentzako egokiena bada. Amaituko ete dira holango egoera latzak?
2013-07-30 14:48 Begi betegarri
Juan San Martin ikerketa-bekearen deialdia egin dabe
2013-07-30 14:41 kulturbizEibarko Udalak, Udako Euskal Unibesidadearen laguntzinoagaz, Juan San Martin ikerketa-bekearen deialdia egin barri dau. Eskaerak eta ganerako agiriak aurkezteko epea irailaren 2tik urriaren 11ra arte egongo da zabalik
Herri-kirolak, jantzea, musikea eta bertsolariak Bilboko Aste Nagusian
2013-07-29 16:42 kulturbizJai Batzordeko presidente Itziar Urtasunek Bilboko Aste Nagusiko euskal folklore eta herri kirolen egitaraua aurkeztu dau Euskal Museoan. Berrogei jardueratik gora atondu ditue. Euskal Museoa, Bizkaiko Dantzarien Biltzarra, Bizkaiko Txistulari eta Herri Kirol, Pelota eta Arraun Federazinoen ordezkariak be bertan izan dira.
Munduko marka barri bategaz amaitu da Euskal Encounter 21
2013-07-29 15:32Euskal Encounter 21 balorazino bikainagaz itxi da, eta ganera HiCookie taiwandarrak munduko kalkulu-abiadura marka gainditu dau bere ordenagailuagaz. Lau egunez, garagarrilaren 25etik 28ra, 6.000 lagun jo ta su ibili dira 20 Gb segundoko sare konexinoagaz, Barakaldoko BECen.
Elias Querejeta zana omenduko dabe gaur Donostian
2013-07-29 14:23 BarriakGracia Querejeta zuzendaria, Elías Querejetaren alabea, izango da oraintsu hildako produktore hernaniarraren omenaldiko protagonistea. Ekitaldia Donostiako Principe zinema-aretoan izango da gaur, hilak 29, 20:00etan.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...