Arkaitz Estiballes galdakaoztarrak irabazi dau Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azkenengo finalaurrekoa

Bizkaie! 2014-12-08 10:18   Bertsolaritzea

Iratxe Ibarra, Etxahun Lekue, Arkaitz Estiballes, Onintza Enbeita, Jone Uria, Oihana Bartra, Fredi Paia eta Xabat Galletebeitia dira 2014ko #Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalistak. Atzo, hilak 7, erabagi zan ze bertsolari izango diran kantuan abenduaren 20an, Bilbao Arenan jokatuko dan finalean.

Antolatzaileen arabera, 700 lagun alkartu ziran Zornotzako frontoian,  #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketearen azkenengo finalaurrekoa ikusteko. Arkaitz Estiballes, Garikoitz Sarriugarte, Ibon Ajuriagojeaskoa, Imanol Uria, Jone Uria eta Oihana Bartra bertsolariak izan ziran oholtza ganean.

Ariketa guztiak egin ostean, Arkaitz Estiballesek lortu zituan du puntu gehien, 499,5 puntu hain zuzen be. Zornotzako saioko puntuazinoak ondokoak izan ziran: Arkaitz Estiballesek, 499,5 puntu; Jone Uriak, 496 puntu; Oihana Bartrak, 478,5; Ibon Ajuriagojeaskoak, 450,5; Imanol Uriak, 438,5; eta, Garikoitz Sarriugartek, 431.

Maite Berriozabal izan zan gai-jartzailea, eta epaimahaia honeek osotu eben: Ander Txakartegi, Iñaki Aurrekoetxea, Jon Jaio, Joseba Santxo, Jurgi Fuentes eta Mirari Azula. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea ibili zan.

2014ko #Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala abenduaren 20an jokatuko da Bilbon, Bilbao Arenan, 17:30ean.
 
Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu