Okzitaniar trobadoreak eta 'Txapeldun' ikuskizunaren estreinaldia, Azokako azkenengo egunean

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-12-08 12:20   Kulturea

Azken egunera be bete-bete ailegau da Durangoko Azokea. Gaur, abenduak, Okzitaniar trobalarien ganeko berbaldia izango da Areto Nagusian, 15:00etan. Akitaniako trobalarien alkarteko presidente Katy Bernardek hartuko dau parte, eta Durangoko Azokako sarrera berbaldia emon eban Sergi Javaloyes izango dau lagun. Ganera, Saguganbaran, 17:00etan, Okzitaniako ipuin zaharrak kontauko ditu Maite Franko ipuin-kontalariak.

Eguneko beste hitzordu garrantzitsua, eta aurtengo Durangoko Azokeari amaiera emoteko balio leikena, Txapeldun ikuskizunaren estreinaldia. Organik jantza taldeko Eneko Balerdik eta Kepa Junkera trikitilariak sortutako lana da. Txapeldun baten hainbat bizipen erakutsiko ditue, Szenatokian, San Agustin Kultur Gunean, 19:00etatik aurrera.

Areto Nagusian, Gogoetaren Plazeari jagokonez, azkenengo barriketaldiak izango dira: Uxue Alberdi kazetariak gidatuta, Gorka Urbizu, Maialen Lujanbio, Niko Etxart, Jon Sarasua, Ander Lipus eta Mari Jose Olaziregi. Azoka TBn, platotik zuzeneko alkarrizketak egingo deutsiez eguneko sortzaile eta parte-hartzaileei.

Ahotsenean izango diren sortzaileen artean dagoz Behi bi blues, Markos Untzeta, Haxotz, ON, D-Pintxos, Inun, Voltaia, Kraussk, Jon Arretxe, Irati Goikoetxea, Xipri Alberbide, Eider Rodriguez edota Ana Jaka izango dira.Inun kantari zornotzarrak zarratuko Ahotseneako egitaraua, 19:40an, Berreginez lan barria zuzenean aurkeztuz.

Irudienean,17:00etan Kameratoiko sari-banaketa eta lanen erakustaldia egingo da. Plateruenan, 13:00etan Saioa taldea izango da zuzenean, eta 19:00etan Kometa taldearen kontzertua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu