Atxagaren, Zalduaren eta Telleriaren azken lanak beste hizkuntza batzuetan irakurgai

Bizkaie! 2014-12-05 10:52   Kulturea

Bernardo Atxagaren Zazpi etxe Frantzian eleberria, Iban Zalduaren Azken garaipena eleberri grafikoa eta Patxo Telleriaren Pankreas antzezlana atzerriko hizkuntza batzuetara itzuli ditue azken hileotan, Etxepare Euskal Institutuak euskal kulturea zabaltzeko egiten dauen lanaren laguntzaz.

Etxepare Euskal Institutuak jakinarazo dauenez, Atxagaren lana albanierara itzuli dabe IDK argitaletxearen eskutik, Shtëpia e Tetë izenburupean. Umorearen eta metaforen bidez munduko arlorik ilunenak ardatz dituan eleberria da.

Iban Zalduaren Azken garaipena, barriz, galegora itzuli dabe Urco argitaletxekoek, A vitoria final izenburuagaz. Ume eta Gazte Literaturako Euskadi Saria irabazi eban Zalduaren eleberri grafikoak 2012an, eta irakurlea 2052ko Germanian kokatzen dabe Zaldua gidoilariak eta Julen Ribas marrazkilariak komikiaren bidez.

Azkenik, Patxo Telleriaren Pankreas eslovenierara itzuli dabe, Trebusna Slinavka izenburupean, Maribor uriko Festival Borstnikovo Srecanje antzerki jaialdian eskaini ostean. Antzezlana 2014ko martian estreinau eben eta oraindino be biraka dabil euskal antzokietan. Idazlearen beraren esanetan, gaur egungo tragikomedia da, bertsotan adierazotakoa; izan be, euskeraz bertsotan sekula idatzi dan lehenengo antzezlana da: teatro vasconum primitiae.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu