Eneko Dorronsororen 'Xalbador, izana eta izena' dokumentalaren Hego Euskal Herriko estreinaldia Durangon

Bizkaie! 2014-12-06 15:08   Barriak

Goiz jentetsu eta euritsuaren ostean, arratsaldean be giro ederra izango da Durangon. Iluntzeko 20:00retan Anuntxi Arana antropologoak Argizaiola Saria jaso baino lehen, makinatxu bat ekitaldi izango dira. Egitaraua ikusi hemen.

Filmaren estreinaldia Hego Euskal Herrian, Durangon izango da gaur, zapatua, arratsaldeko 19:30ean, Irudienean. Dokumentalaren aurkezpena Eneko Dorronsoro zuzendariak berak egingo dau.

Xalbador, izana eta izena Eneko Dorronsororen dokumentala Hazparnen estreinau zan joandako zemendiaren 30ean, Zinegin zinema jaialdiaren barruan. Abenduaren 6ean, barriz, Durangoko azokan izango da ikusgai.

Ezagunak dira Xalbadorren bertsoak; ezaguna txistuak txalo bihurtu zituaneko eguna. Eta ezaguna da Xalbadorren heriotzearen dramatismoa: bere jaioterrian, omenaldi bat egiten jakon bitartean. Sortze-izenez Ferranddo, Urepeleko Xalbadorrenia etxaldean sortu eta bizi izan zan. Artzain-laboraria zan ogibidez; baina bertsoari eskaini eutson bizitzea. Eta hori egin ahal izateko, norbaitek behar etxeko lanetan! Bere lau seme-alaben bitartez egin dot Xalbador bertsolariarengandik Ferranddo laborariarenganako bidea; eta topau ez badot be, Urepeleko mendi hegaletan bere ahotsa entzun izanaren irudipena daukat. Kantari egoan.


Arratsalde betea Durangon
 
Goiz jentetsu eta euritsuaren ostean, arratsaldean be giro ederra izango da. Iluntzeko 20:00retan Anuntxi Arana antropologoak Argizaiola Saria jaso baino lehen, makinatxu bat ekitaldi izango dira hemen; batzuk azpimarratzearren, Kabi@ gunean, aurkezpenak eta berbaldiak izango dira 16:00retatik aurrera; Saguganbaran, Maddi euskal piratekin; Ahotsenean, besteak beste, Itziarren Semeak eta Juantxo Sakalari & La Rude taldeek euren diskoak aurkeztuko ditue; Itxaro Bordak, barriz, poesia errezitaldia eskainiko dau Zure hatzaren ez galtzeko liburua aurkezteko eta Unai Elorriagak be gaur arratsaldean aurkeztuko dau lan barria: Iazko hezurrak.

Plateruena Kafe Antzokian, Hegoak erein lana izango da gaueko 22:30etik aurrera, Peru Magdalena eta Igor Elortzaren gidoiagaz, makinatxu bat sortzaile batuko dituan ekitaldia.

Kontuak kontu, egitarau osoa ikusi gura izan ezkero, klik egin hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu