Gogoetaren Plaza ekimenaren estreinaldia eta Argizaiola Saria izango dira gaur protagonista Durangon

Bizkaie! 2014-12-06 10:42   Kulturea

Gaurko gogoetearen gai nagusia Nola kanta, hizkuntzaren hautua izango da. Parte hartuko dabe: Fermin Muguruzak (alkarrizketea), Anari Alberdi eta Bernardo Atxagak (barriketaldia), eta mahai-inguruan Jose Mari Sorsek, Lorea Agirrek eta Mikel Martinezek parte hartuko dae. Iñigo Astiz etea Miren Rubio kazetariek gidatuko ditue saio horreek.

Gogoetaren Plazaren estreinaldia eta Argizaiola Saria izango dira, gaur zapatua, abenduak 6, Durangoko Azokako protagonista nagusietako bi.

Sortzaile, eragile, industria eta, oro har, kultur sektorearentzat espazio bat izango da Areto Nagusia, Gogoetaren Plaza bilakatzeko helburuagaz. Datozen hiru egunetan, hizkuntzearen hautuaz, babes ekonomikoaz eta kultur transmisinoaz berba egingo dabe, hiru formatutan: alkarrizketa bat, biren arteko barriketaldia eta mahai-inguru bat.

Gaurko gogoetearen gai nagusia Nola kanta, hizkuntzaren hautua izango da. Parte hartuko dabe: Fermin Muguruzak (alkarrizketea), Anari Alberdi eta Bernardo Atxagak (barriketaldia), eta mahai-inguruan Jose Mari Sorsek, Lorea Agirrek eta Mikel Martinezek parte hartuko dae. Iñigo Astiz etea Miren Rubio kazetariek gidatuko ditue saio horreek.

Anuntxi Arana izango da eguneko bigarren protagonistea. Antropologoak jasoko dau Argizaiola saria aurten, eta Szenatokian gala berezi batean emongo deutsie, Arte Eszenikoen plazan. Eguzki Emeak izeneko antzerki-jantza lanak emongo deutso hasierea galeari, Arana omenduaren testu batetik abiatuta. Aktore ibiliko dira: Noemi Viana, Ainhoa Alberdi, Amaia Corral eta Oier Guillan: Eguzki femeninoak eta ilargi maskulinoak. Ostean emongo deutsie Argizaiola saria Anuntxi Arana antropologoari, euskal mitologiari buruz egindako lanarengaitik.

Baina badagoz askoz gauza gehiago be, besteak beste, Berri Txarrak, Tania de Sousa, Gose edota Anger Ahotsenea sortzaileen plazan. Zapatuko egitaraua ikusteko klik egin hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu