'Loreak' filma, liburutegi digitala eta antzerki maratoia gaur protagonista

Bizkaie! 2014-12-07 11:45   Kulturea

Szenatokian be egun berezia izango da gaurkoa. Urterik urte arrakastaz egiten dan antzerki maratoia egingo da goiz eta arratsaldez. Zortzi antzerki taldek euren azken lanaren zati bat taularatuko dabe eta gero publikoagaz eretxiak aelkartrukatzeko tartea izango da.

Gaur, abenduak 7, domekea eta Azokearen hirugarren eguna, ekitaldiz eta izen ezagunez beteta egongo da: Xabi Solano, Adarrots taldea, Unai Iturriaga, Gontzal Mendibil, Eskean Kristo, Txapelpunk, Sobieth, Beñat Igerabide, Patxo Telleria eta beste hainbeste egile Landakon.

Plateruenan, Gatiburen kontzertua izango da izarra. Orain dala hiru astetik sarrera guztiak agortuta dagoz. Halan da be, gaurko egunean zehar #Dazokat instagram lehiaketan parte hartzen dabenek sarrera bikotxa irabazteko aukerea izango dabe.

Areto Nagusian, Gogoetaren Plaza ekimenaren barruan, Nola bultza, sostengu izenagaz eta Gorka Bereziartua kazetariak gidatua Laura Mintegi, Xabier Gantzarain, Maite Arroitajauregi, Joxean Muñoz, Gotzon Barandiaran, Xabi Paya eta Beñat Gaztelurrutia izango dira gogoetea egingo dabenak.

Kabi@n komunidadea eta garapena izango da eguneko ardatza. BakalHau kolektiboak Herri Liburutegi Digitalak proiektua azalduko dau: liburu digitalak eskuratzeko aukerea emongo daben wifi gailuak kokatuz.

Azoka TBn azpimarratzekoa da Amaia DJ saioa izaten dabilen erantzuna publikoaren aldetik. Musika taldeen bideoklipak emon eta zuzenean musikariakaz berba egin leike platoko publikoak.

Saguganbaran, gaur be tailerrak izango dira guraso eta seme-alabek alkarregaz disfrutau deien; 0tik 6 urte arteko umeakaz egiteko tailerrak izango dira.

Ahotseneako zuzeneko eta barriketaldietarako karpetako izenen artean, besteak beste, Kherau, Maialen Errotabehere, Imanol Epelde, Emon, Ezinean, Patxo Telleria, Ana Urkiza eta  Xabi Solano izango dira.

Irudienean, goizean Laburbira film laburren emonaldiaren saio barria izango da; 13 lan erakutsiko ditue eta euren zuzendariak izango dira aurkezpenetan. Azpimarratzeko ikusentzunezkoa, baina, Loreak filma izango da. Donostiako Zinemaldian estreinau zanetik ahoz aho ibili dan Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren lana. Zuzendariak be Durangora etorriko dira.

Szenatokian be egun berezia izango da gaurkoa. Urterik urte arrakastaz egiten dan antzerki maratoia egingo da goiz eta arratsaldez. Zortzi antzerki taldek euren azken lanaren zati bat taularatuko dabe eta gero publikoagaz eretxiak alkartrukatzeko tartea izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu