330 nobedade, 245 erakusmahai eta makinatxu bat ikasle

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-12-05 10:51   Kulturea

Laster baten zabalduko ditu ateak 49. Durangoko Azokeak, 10:30ean. Jardueraz betetako eguna izango da, batez be gazteenei zuzendutakoa, Ikasleen Eguna da eta gaur. Euskal Herri osoko 36 ikastetxeko 1.170 neska-mutil batuko dira lehenengo goiz honetan, hain zuzen be. Azokearen inaugurazino-ekitaldia arrastian izango da, 18:30ean, Areto Nagusian.

Laster baten zabalduko ditu ateak 49. Durangoko Azokeak, 10:30ean. Jardueraz betetako eguna izango da, batez be gazteenei zuzendutakoa, Ikasleen Eguna da eta gaur. Euskal Herri osoko 36 ikastetxetako 1.170 neska-mutil batuko dira lehenengo goiz honetan, hain zuzen be. Azokearen inaugurazino-ekitaldia arrastian izango da, 18:30ean, Areto Nagusian.

Gune guztiek alkarlanean ikasleentzako tailer eta ekitaldiak atondu ditue, baina Azokea zabalik egongo da danontzako. Ikasle Eguneko egitarau oso ikusi gura izan ezkero, hemen.

Landako erakustazokan 330 nobedade erakutsiko dira, danetara 245 standetan. Horrezaz gan, aurten lehenengoz, autoekoizleei eskainitako stand berezia izango da Areto Nagusiaren ondoan. 16 idazle eta musikarik emon dabe izena.

Musikari eta idazle asko be hurreratuko dira gaur Durangora euren diskoak eta liburuak sinatzera: Gatibu, Enkore, Harkaitz Cano, Yolanda Arrieta, Maite Toledo, Markos Gimeno, Angel Gallo, Aitor Arana, Yoseba Peña eta John Andueza, besteak beste.

Aurten, herrialde konbidaua Okzitania danez, berau izango da inaugurazino-ekitaldiko protagonistea. Erakunde publiko eta pribaduetako ordezkariek parte hartuko dabe ekitaldian. Sarrera-berbaldia Sèrgi Javaloyèsk emongo dau. Occitània, mei qu'un país, un orizont cosmopolita (Okzitania herrialde batetik haratago, etorkizun kosmopolita) izenburuko berbaldia eskainiko dau, hain zuzen be.

Bihartik aurrera, #Dazokat argazki lehiaketea be abian izango da Instagramen. Azokako bizipenak argazkietara ekarriz, eguneko kontzerturako sarrerea irabazteko aukerea eukiko dabe parte-hartzaileek. Azokea amaitutakoan, erretraturik adierazgarriena saritzeko Europako uriburu batera bidaia oparituko dabe antolatzaileek.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu