Euskerazko 30 liburutik gora ekarri ditu EHUk Durangoko Azokara
2014-12-06 13:09 KultureaJatorriz euskeraz idatzi diran argitalpenen artean, azpimarratzekoak dira Patxi Juaristiren Gerra Zibila Berriatuan eta Lekeitioko Frontean, orain bi urteko Markinako frontea. Markinako eta Xemeingo egoera politikoa eta soziala Bigarren Errepublikan eta Gerra Zibilean 1931-1939 saiakereak izandako arrakastearen ostean.
UPV/EHUk azken urtean zehar euskeraz argitaratu dituan liburuak erakutsiko ditu abenduaren 5etik 8ra bitartean Durangon. Danetara, UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak 2014. urtean 30 titulu barri baino gehiago argitaratu ditu; horreetatik 10 itzulpenak dira, eta ganerakoak euskeraz sortuak.
UPV/EHU-k urteak daroaz testu zientifikoak eta akademikoak itzultzen eta argitaratzen, bere nortasunaren barruan txertatuta dago eginkizun hori. Itzulpena eta edizinoa oso zainduak izaten dira, eta hautatzen diran lanak prestigio handikoak eta bakotxa bere jakintza alorrean erreferente izaten dira. Aurten, Medikuntzan, Fisikan, Psikologian, Botanikan, Geologian eta Injinerutzan giltzarri diran zazpi liburu mardul plazaratu doguz, batzuk mila orrialdetik gorakoak. Euskera zientifiko-akademikoko testugintzan bidea zabaltzen lagunduko daben lanak dira, adierazo dau Jon Zarate Euskerearen arloko errektoreordeak.
Era berean, Limes bilduman, filosofia eta pentsamendua buztartzen dituan egile klasikoen lanen bilduman, Montesquieuren Gogoetak. Hiritarren eta estatu gizonaren brebiarioa eta Tocquevilleren Antzinako Erregimena eta Iraultza argitaratu dira. Bi horreek, gainera, bilduma bereko liburu guztiak lez, epub formatuan eskuratu ahal izango dira; baita gaur egungo ezagutza zientifikoaren zabalkundean erakusgarri eta erreferente diran irakurgaiak batzen dituan ZIO bildumako (Zientzia Irakurle Ororentzat) liburu guztiak be.
Jatorriz euskeraz idatzi diran argitalpenen artean, azpimarratzekoak dira Patxi Juaristiren Gerra Zibila Berriatuan eta Lekeitioko Frontean, orain bi urteko Markinako frontea. Markinako eta Xemeingo egoera politikoa eta soziala Bigarren Errepublikan eta Gerra Zibilean 1931-1939 saiakereak izandako arrakastearen ostean; UPV/EHUKo Euskera Zerbitzuak eta Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia sailak alkarlan luze baten ostean osotutako Antropologiako hiztegia be ezin ahaztu; Xabier Alberdi koordinatzaile dauen Birformulazioa eta birformulatzaileak euskeraz; EHULKUren hizkuntza-aholkuak, Euskera zerbitzuak egindako gomendioak batzen dituan CD-ROMa, Euskal oinordetza, Zuzenbideari buruzko azterketa, hainbat egileren artean egindako lana; Patxi Salaberriren Leizarragaren idazlanetan barrena, Mª Teresa Vizcarra Moralesen Gorputz adierazpena lehen hezkuntzan; Irantzu Epelde Zendoiak editauko Euskal dialektologia: lehena eta oraina; eta Gaizka Durana Apaolaza eta Gotzon Aldabaldetreku Etxebarriaren Eremu elektromagnetikoen oinarriak ingeniarientzat.
Eskaintza digitalari jagokonez, ZIO eta Limes bildumetako liburu guztiez gan, Pablo Lekue eta Amaia Andrieuren Lehen hezkuntzako Ikus Hezkuntza, Isusko Vivasen Donostia: itsas bazterreko hiria, Jaime Jiménez Verderen eta José Miguel Diegoren Zirkuitu integratuak edota Legeak-Leyes bildumako 16. zenbakia egiten dauen Botere Judizialaren Lege Organikoa be eskainiko dira.
Lan sarituak
Aurten Euskal Herriko Unibersidadeak argitaratutako hiru liburuk sari inportanteak irabazi ditue, eta EHUk Durangoko Azokan izango dituan hiru standetan (Artekale 57-59) topau ahal izango dira. Holan, Saiakeraren alorreko Euskadi Saria jaso dau Euskal Literatura Saila bildumako Joseba Gabilondoren New York-Martutene lanak. Argitaratze- Kalidadearen Juan de Yciar Saria irabazi dau ZIO bildumako Jerry A. Coyneren Zergatik den egia eboluzioa liburuak, dibulgazinoko Lanen Kategorian.
Bestalde, UEUgaz koedizinoan be argitaratu dira liburu batzuk: Jone Omarrek eta Asier Vallejok koordinautako Ingurumen-kutsaduraren analisia; José Ramón Etxebarriaren Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan eta Unai Fernández de Betoñoren Hirigintzaren oinarriak.
Bestalde, Unibersidadeak liburuen aurkezpena egingo dau abenduaren 7an, domekan, Azokako Areto Nagusian, 15:45ean. Bertan izango dira Jon Zarate (UPV/EHUko Euskera arloko errektoreordea), Jesus Mari Makazaga (UPV/EHUko Euskera Zerbitzuaren zuzendaria), Juan Kruz Igerabide (UPV/EHUko Euskera Zerbitzuko kidea eta Antropologiako Hiztegiaren koordinatzailea) eta Patxi Juaristi (Gerra Zibila Berriatuan… liburuaren egilea).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!