Ikasleek edegi ditue ateak
2014-12-05 11:34 KultureaIgaz, arrakasta handiz, berreskuratu zan Ikasleen Eguna Durangoko Azokan, eta aurten be neska-mutilentzako beren-berengi atondutako egitaraua izango da goizean. Euskal Herri osoko 36 ikastetxetako 1170 ikaslek parte hartuko dabe gune guztietan antolatu diran tailerretan. Danetara, 30 saiotik gora izango dira. Ikasleak ez diranentzat be, jakina, Azokea zabalik dago, eta hamaikatxu jarduera aukeran.
Igaz, arrakasta handiz, berreskuratu zan Ikasleen Eguna Durangoko Azokan, eta aurten be neska-mutilentzako beren-berengi atondutako egitaraua izango da goizean. Euskal Herri osoko 36 ikastetxetako 1170 ikaslek parte hartuko dabe gune guztietan antolatu diran tailerretan. Danetara, 30 saiotik gora izango dira. Ikasleak ez diranentzat be, jakina, Azokea zabalik dago, eta hamaikatxu jarduera aukeran.
Plateruenan, Kontzertu handien plazan, 300 ikaslerentzat emonaldia eskainiko dau Ghetto taldeak. Euskal kantagintzako estilo eta sasoi ezberdinetako kantuen bertsioak izango dira. Parte hartzea erabagi daben ikastetxeek kontzertuko kantak ikuspegi desbardinetatik aurrez lantzeko materiala daukie.
Saguganbaran, txikien eta handien plazan, Oskar Estanga eta Yolanda Arrieta sortzaileek gidatuko ditue tailer bana. Oskar Estangagaz kanta baten grabaketea egingo dabe, eta Yolanda Arrietagaz egun batez idazle bihurtuko dira.
Ahotsenea, sortzaileen plaza, barru-barrutik ezagutzeko aukerea izango dabe ikasleek, eta bertan parte hartuko daben sortzaile bi alkarrizketatzeko tartea izango dabe: Revolta Permanent musika taldea eta John Andueza idazlea.
Irudienean, ikus-entzunezkoen plazan, film baten bikoizketea zelan egiten dan ezagutu eta praktikan ipiniko dabe bikoiztaile profesionalen eskutik. Egindakoaren emoitzea be momentuan ikusi ahal izango dabe.
Areto Nagusian, berbearen plazan, Fernando Morillo idazlearen eskutik editoreek liburu baten argitalpenaren abenturan zer lan egiten daben ezagutuko dabe ikasleek.
Kabi@n, digitalaren plazan, batetik eskukoakk segurtasunez erabilteko aholkuak jasoko ditue. Horrezaz gan, eskukoetarako aplikazino bat sortzeko lehen pausuak ikasiko ditue, eta beste tailer batean scratch eta legogaz programetan hasteko lehen pausuak emongo ditue.
Szenatokian, arte eszenikoen plazan, Zurrunka antzerki taldeagaz itzal-txotxongilo antzezlan baten sekretu eta teknikak ikasiko ditue.
Azoka TBk zuzenean bideoklipez osotutako musika saioa eskainiko dau. Ikasleek zuzenean segidu ahal izango dabe saioa
platoan, eta bideoklipetako musikariekaz berbetan ibili teknologia barriek emoten dituen aukerak erabiliz.
Durangoko museoan,tailer bi egingo dira. Lehenengoa Artiumek eskainiko dau eta material sinpleenekaz esperimentauz forma desbardinetako irudiak sortuko ditue. F-Stop Durango taldeak, barriz, argazki kameren oinarriak lantzeko tailerra emongo dau.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!