Gaur egingo da Jose Alberdi 'Txo' bertsolariaren aldeko hileta-eleizkizuna

Bizkaie! 2014-12-16 14:14   Bertsolaritzea

Iurretako Ertzilurruti baserrian, 1922ko abuztuaren 2an jaio zan Jose Agustin Alberdi Astarloa Txo bertsolaria herenegun hil zan 92 urte eukazala; hileta-eleizkizuna, barriz, gaur, abenduaren 16an, egingo dabe haren sorterrian, Iurretan, arratsaldeko 19:00retan.

Lehen ikasketak Iurretako eskolan egin ostean, 18 urtegaz lehen bertsoak bota zituan taberna bazterrean eta aurrerago Bizkaiko Txapelketan hainbat aldiz izan zan parte-hartzaile, eta finalista be izan zan 1958an; zehatz esateko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan lau aldiz parte hartu izan dau: 1958, 59, 60 eta 61ean.

1948an ezkondu eta 3 seme-alaben aita zan. Iurretan ta Mañarin bizi ondoren Durangon izan dau bizitoki.

Ogibidez, tuerkagintzan luzaroan ibilitakoa, 41 urtean. Fabrikearen porrotaren ondoren, Kurutziaga Ikastolan zaintzaile ibili da jubilau arte.

Gerra osteko garai gogorretan Bizkaiko bertsolaritzearen euskarrietakoa izan zan Alberdi, bere garaikide bizkaitarrakaz batera: Balentin Enbeita, Pujana, Etxebarria, Hormaetxea, Kastrejana ... Eurei zor jake Bizkaiko bertsoaren suari bizirik eutsi izana.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu