Irati Goikoetxeak 'Andraizea' bere lehenengo liburua plazaratu dau

Bizkaie! 2014-12-11 16:55   Kulturea

Hamabost kontakizun ditu Andraizea (Erein) lanak, hamabost zoroaldi txikiren istorioak, hain zuzen be. Irati Goikoetxeak buruari joaten itxi deutso, libre, eta holan osotu ditu ipuinok.

Hamabost kontakizun ditu Andraizea (Erein) lanak, hamabost zoroaldi txikiren istorioak, hain zuzen be. Irati Goikoetxeak buruari joaten itxi deutso, libre, eta holan osotu ditu ipuinok.

Haizea nora, burua hara. Haizeak nondik joten dauen, hara joaten jaku sarri burua, dino egileak. Norbere pentsamenduagaz berba egitea, olgetea, sano garrantzitsuan dala uste dau, baina ez ei dogu askorik egiten. Personaia bereziak dira kontuetako protagonistak. Gozoa da ni ez nazen hori izatera jolastea, nireak ez diran praketan sartzea, uste dodanaren, dakidanaren eta jakin nahi ez dodanaren artean orekea galtzea, dino Goikoetxeak. Ikutu surrealistea daukie istorioek.

Irati Goikoetxea (Beasain, 1984) Segura Irratiko Itaka literatur saioaren gidaria da, eta 2+2 = 5? > mate+mate = literatura? blogaren sortzailea. 2010ean Arraroa izeneko album ilustraua argitaratu eban, eta Inurriak eta elefanteak kontakizuna, Orgasmus izeneko ipuin antologian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu