Martxan da 'Bilbon Eskolatik antzerkira' ekimena
2013-09-19 15:06 KultureaHemeretzigarren edizinoa dau aurten Bilbon Eskolatik antzerkira programeak. Emonaldiak eskaintzeaz aparte, Bilboko Udalak material didaktikoa ipinten dau ikastetxeen eskura. Igaz, uriko 32 ikastetxetako 6.573 ikasleek hartu eben parte.
Alemaniako Rework taldeak Bilboko Guggenheim Museoan joko dau barikuan
2013-09-19 12:35 MusikeaRework Live taldeak edegiko dau ikasturtea Art After Dark egitarauan, Bilboko Guggenheim Museoan. Joaquín Reyes eta Javi Auto DJak be oholtza ganean ikusteko aukerea izango dogu barikuan, hilak 20, 22:00etatik aurrera.
Hemen da perretxiko sasoia... Baina iratxoentzako be zeozertxu itxi eh!!!
2013-09-19 11:50 Begi betegarriEuskal literaturea nazinoarteko topaketetan izango da irailean eta urrian
2013-09-19 10:57 KultureaCervantes Institutuaren ekimenez, aurten Miren Agur Meabe, Iban Zaldua, Jon Juaristi eta Karlos Linazasoro euskal idazleak izango dira 30 años de creación y diálogo izenburupean egingo diran Verineseko literatura topaketan. Estaduko hizkuntza desberdinetako idazle eta kritiko taldea batzen da urtero jardunaldiotan, Pendueles herrian (Asturias).
Lan arloko eragileak be, 'Zatoz euskaltegira!' kanpaineagaz bat
2013-09-18 18:36 Euskerea berbagaiEuskaltegien sareak antolatutako Zatoz euskaltegira! kanpainaren barruan, lan arloko eragileek agerraldia egin dabe gaur Bilbon, Euskaltzaindiko egoitzan.
'Shanti Andia 'Ausarta' euskal itsasgizona' Ramon de Zubiaurreren lan ezaguna ikusgai, Bilboko Arte Eder Museoan
2013-09-18 14:46 KultureaRamon de Zubiaurrek 1924. urte inguruan pintautako Shanti Andia 'Ausarta' euskal itsasgizona da Bilboko Arte Eder Museoko Obra Konbidau barria. Madrilgo Reina Sofia Museotik ekarri dabe, eta urtarrilaren 5era arte egongo da ikusgai.
UEUk 10 ikastaro antolatu ditu Eibarren udagoienerako
2013-09-18 14:32 kulturbizUEUk on line bidezko ikastaroen eskaintzea handitzea erabagi dau aurten eta hori atzemon daiteke udagoieneko eskaintza honetan be, besteak beste, ikaslego potentzial zabalagora heltzeko aukerea emoten dau; denpora/lekua aldagaiak norberak erabagiten ditu; malgutasuna emoten dau eguneroko zereginakaz buztartzeko; eta Euskal Herritik kanpo bizi diranek be euskeraz ikasi leikie.
'Guerrilla Girls 1985-2013' erakusketea urritik aurrera, Bilboko Alondigan
2013-09-18 13:01 KultureaBilboko Alondigeak Guerrilla Girls 1985-2013 artearen mundua aztertzen dauen talde feministearen atzera begirakoa edegiko dau urriaren 3an. 1960ko hamarkadan sortutako arte feministearen mobimentuko ahots garrantzitsua da AEBetako taldea. Erakusketea 2014ko urtarrilaren 6ra arte egongo da ikusgai.
Kimuak 2013 katalogo barriak Donostia Zinemaldiko Zinemira atalaren barruan hasiko dau bere ibilbidea
2013-09-18 12:51 BarriakKimuak 2013 katalogoan dagoz Lander Camareroren A political story, Aritz Morenoren Colera, Borja Cobeagaren Democracia, Izibene Oñederraren Hotzanak, For Your Own Safety, Raúl de la Fuenteren Minerita, Aitor Iturriza eta Bernat Gualen Una hora, un paso eta Asier Altunaren Zela Trovke.
3.367 lanek hartuko dabe parte Bilboko 55. Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Zinemaldian
2013-09-18 11:18 BarriakAurten, zemendiaren 15etik 22ra izango dan Zinebi 55ek Euskadin produzidutako 115 lan jaso ditu, igaz baino % 47 gehiago, igaz 78 lan aurkeztu baitziran.
Ana Laura Alaez, June Crespo eta Adelina Moyano, 2013ko Gure Artea saridunak
2013-09-18 10:54 sariak-autortzakAna Laura Alaez eta June Crespo artistek, eta Adelina Moyano ikertzaileak jasoko ditue 2013ko Gure Artea sariak. Gasteizko Artium Museoan egingo dabe sari-emotea, urriaren amaieran.
Anne-Lise Broyerren 'Au Rois du bois' erakusketea, Bilboko Rekalde aretoan
2013-09-17 18:15 KultureaAnne-Lise Broyer artista frantsesaren argazki erakusketea aurkeztu dabe Bilboko Rekalde aretoan. Argazkigintzeak literaturea, zinemea, marrazki eta grabaduekaz daukan loturea jorratzen ditu. Au Rois du bois zemendiaren 3ra arte egongo da ikusgai.
Txinatarrek ezkonberbea emoten dabenean (I)
2013-09-17 15:48 BidaideTxinan sano merkea da ezkontzea; Erregistro Zibileko edozen bulegotan 9 yuan (1,1 euro) ordaindu eta ziurtagiria emoten deutsue. Ez da zeremoniarik izaten, normalean arpegikera desatsegin eta kopeta iluneko funtzionario batek agiriak jaso, bikoteari begiratu azkarra egin eta kolpe sendoa emonez, agiriko laukitxuan zigilu gorria jarten dau.
Irailaren 29an abiatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusia
2013-09-17 15:43 BertsolaritzeaEuskal Herri osoko 43 bertsolarik ekingo deutse Bertsolari Txapelketa Nagusiari Amasa-Villabonan, irailaren 29an. Aurreko txapelketako finalistak eta herrialdeko bakotxeko txapelketetan sailkatuak izango dira lehian, Andoni Egaña izan ezik, 2009ko finalean izan arren uko egin deutso-eta parte hartzeari. Abenduaren 15ean jokatuko da finala, Barakaldoko BECen.
Iraia Okina Bratislavako Ilustratzaileen Bienalean saritua
2013-09-17 14:01 sariak-autortzakEgunotan Bratislavan martxan dagoan Ilustratzaileen Bienalean Iraia Okinak urrezko plakea irabazi dau Joxan Ormazabalek idatzitako Ilargia esnatu da ipuineko marrazkiakaz.
UPV/EHUk diseinautako Sexumuxu proiektuak Sexu Osasunerako Mundu Alkartearen saria jasoko dau zapatuan Brasilen
2013-09-17 13:47Proiektuaren zuzendari Javier Gómez Zapiainek azaldu dauenez, sari hau garrantzitsua da sexu hezkuntzeari beste ikuspegi bat emoteak nazinoarteko aintzatespena jaso dauelako; ikuspegi horrek bizitzarako gaitasunak eta personen arteko hartu-emonetan balio etikoak hartzen ditu oinarritzat, eta, betibe, informazino eta komunikazino teknologia barrietan oinarritu da.
Antropologiari buruzko NAFA zinemaldiak Bilbo izango dau egoitza urriaren 9tik 13ra
2013-09-17 11:37 BarriakEuropako antropologia zinemaldi zaharrenetakoa hartuko dau Bilboko Alondigeak urriaren 9tik 13ra bitartean. NAFA jaialdi ibiltariak urtero uri bat aukeratzen dau, eta aurton Bilbora dator. Ehun pelikulatik gora proiektauko dira 33. edizino honetan.
'Kirolean ere euskaraz' kanpaineari esker Sopelako udal kiroldegiko areto-jardueren % 50 euskeraz eskainiko dira
2013-09-16 18:45 Euskerea berbagaiKirolean ere euskaraz kanpainearen nondik norakoak azaltzeko prentsaurrekoa eskaini dau gaur Sopelako Udalak. Bertan izan dira Betitxe Saitua (Sopelako Udaleko Euskera Zinegotzia), Koikili Lertxundi (Itzarri Consulting), Mikel Begoña (Aitxu! Euskara Taldea) eta Unai Espina (Serviocio, udal kiroldegia kudeatzen dauen enpresea).
Emakume artistak eta emakumez osotutako konpainiak nagusi XII. Bilboko Zirkuituan
2013-09-16 18:01 kulturbizUdako oporren ostean, XII. Bilboko Zirkuituak bere programazinoari ekingo deutso urriaren 3tik abenduaren 19ra uriko hainbat udaltegitan hamar konpainiek eta artistek eskainiko dituen 16 antzezlan batuz.
Argazki erakusketa batek Bilboko uri-mobikortasunaren eta garraio publikoaren historia berreskuratuko dau
2013-09-16 15:25Erakusketea Arenaleko Kaian egongo da ikusgai irailaren 16tik 22ra, Mobikortasunaren Aste Europarraren ospakizunagaz (MAE) bat eginez. Astearen azken egunean, domekan, hilaren 22an, Bilbao nire kotxe barik! eguna ospatuko da.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...