Ibilaldia 2014k badauka kantea, 'Euskararen bihozfera'

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-02-20 14:43   Musikea

Bagilaren 1ean egingo da aurtengo Ibilaldia jaia, Gernika-Lumon. Seber Altube ikastoleak hileak daroaz lemea, egitarua, ibilbidea... eta kantea atontzen. Gaur aurkeztu dabe Ibilaldiko abestia, Euskararen bihozfera, Bilboko Kafe Antzokian. Aurkezpen jaia herrian bertan egingo dabe, barikuan, hilak 21, Astran, 19:00etatik aurrera.

Travellin´ Brothers taldeak AEBetako musikearen errora jo dau bere seigarren diskoan

Dabi Piedra Robledo 2014-02-20 14:34   Musikea

Hamar abestiko bilduman, kolaboratzaile ugari izan ditu Travellin´ Brothersek eta, aitagarrienak, Leioako Kantoria abesbatzako 14 neskak, gospel koruak egiten lagundu dabe eta. Magnolia Route izenburuko diskoa martiaren 7an aurkeztuko dabe zuzenean, Bilboko Kafe Antzokian.

'Kanala' disko barria, Enkore taldearen bigarren amesa

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-02-20 13:51   Musikea

Hamar kanta dituan diskoa aurkeztu barri dau Bilboko Errekalde auzoko laukoteak, Kanala (Oihuka). Rock zuzena eta hardcorea dira Enkoreren ardatzak, baina esperimentau eta beste gauza batzuk probau ditue. Hilaren 28an aurkeztuko dabe jentaurrean Kanala, Bilboko RockStar aretoan, 20:30ean.

Manuel Rivas izango da 'Eztabaidak Literatureagaz' ekimenaren hurrengo protagonistea

Bizkaie! 2014-02-20 12:53   Kulturea

Manuel Rivasek alkartasunezko idazketearen ganean berba egingo dau: alkartasunaren balioakaz lotutako kasuak, jazoerak eta egoerak kontetako orduan idazle galiziarrari gehien eragin deutsien egileak, Vicente Ferreren inguruan egin dauen lana eta haregaz izan zituan loturak, baita literatureak eta idazleak/kazetariak konpromiso eta alkartasun gehiago izango dauen gizartearen bilaketan bete beharreko lana lako gaiak jorratuko ditu.

Basauriko Maz jaialdian lehenengoz izango da aurten nazinoarteko talde bat: The Pains Of Being Pure At Heart

Koldo 2014-02-20 11:03   Musikea

Zea Mays, Willis Drummond, Russian Red, Smile, Señores eta AEBetako The Pains Of Being Pure At Heart taldeak dira aurtengo kartelburuak. Aurten, lehenengoz izango da nazinoarteko talde bat Maz Basauri jaialdian.

Bilboko Euskalduna Jauregiak ate edegien eguna egingo dau domekan

Bizkaie! 2014-02-19 17:18

Bilboko Euskalduna Jauregiaren 15. urteurrenaren harian, Bizkaiko Foru Aldundiak ate edegien eguna antolatu dau datorren domekarako, zezeilaren 23rako, jenteak jauregia barrutik ezagutzeko aukerea izan daian. Gidatutako bisitak antolatu ditue, 10:00etatik 19:30era, 40 minutuko iraupenagaz. Bisitak hamar minuturo hasiko dira.

Madrilgo Arco azokeak 219 galeria batuko ditu gaurtik aurrera

Bizkaie! 2014-02-19 13:49   Kulturea

Edegi barri dabe Arco Arte Garaikideko Azokea, Madrilen. Zezeilaren 23ra bitartean, 25 herrialdetako 219 galeriak euren artelanak erakutsiko deutsiez Ifemako erakustazokara hurreratzen diranei. Aurten, Euskal Herriko galeria bi besterik ez dagoz Arcon, Bilboko Carreras Mugica eta Donostiako Altxerri.

Badator XIV. BreakOnStage, Nazinoarteko Kultura Urbanoen Jaialdia

Bizkaie! 2014-02-19 13:38   kulturbiz

Martiaren 29an, Bilbao Arenan 19:00etatik aurrera BreakOnStage jaialdiaren 14. edizinoa izango da. Agertokiko kultura urbanoagaz lotutako jaialdirik garrantzitsuena da estadu mailan, eta erreferente bat da mundu osoan. Bi ordutan iraupen laburreko 20 ikuskizun taularatuko dira: jantzak, musikea, kirola, irudiak, akrobaziak...

Kezka Jantza Taldea eta koko-jantzak Eibarko Aratusteei hasierea emoteko

Bizkaie! 2014-02-19 10:32

Eibarko Kezka Jantza Taldearen eskutik, koko-jantzari eta koko-marru konparsearen eskutik, Aratuste giroan, aurten, zezeilaren 22an, kalez kale eta baserriz baserri ibiliko dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Foster The People, Vetusta Morla eta John Newman taldeak, Bilbao BBK Live jaialdian

Bizkaie! 2014-02-19 10:03   Musikea

Talde gehiago iragarri ditu Bilbao BBK Live jaialdiak, beste bederatzi hain zuzen be. John Newman, Foster The People, Vetusta Morla, Frank Turner, Future of the Left, Conor Oberst, Kuroma, Skaters, Bleachers eta Allene Stone musikariek joko dabe Kobetamendin, garagarrilean.

Jesús Camarero idazleak Luis Feitoren 'Rojo y negro' margolana aukeratu dau 'Arterako hitzak' programarako

Bizkaie! 2014-02-18 17:49   jardunaldiak

Jesús Camarero nobelagile, saiakeragile eta poetea izango da eguaztenean, zezeilak 19, Gasteizeko Artium Museoko Arterako hitzak programako protagonista, literaturearen eta sorkuntza plastikoaren artean loturak egiten dituan programea. Konbidautako idazleek Artium Bildumako artelan bat aukeratzen dabe haren inguruan beren literatura-ekarpena egiteko.

Markus Lüpertz artista alemanaren erakusketa antologikoa, Bilboko Arte Eder Museoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-02-18 14:28   Kulturea

Berrogeita hamar urteko ibilbide oparoa batu dabe Markus Lüpertz. 1963-2013 erakusketan, 91 artelanen bitartez. Gehienak margolanak izan arren, 19 eskultura eta papelean egindako 12 lan dagoz ikusgai. Alemaniako Neueu Wilden espresionista barrien taldeko funtsezko kidea izan zan Lüpertz. Erakusketea maiatzaren 19ra arte egongo da Bilboko Arte Eder Museoan.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Minbizia daben umeei alkartasuna adierazoteko eguna ospatuko da Bermeon zezeilaren 21ean

Bizkaie! 2014-02-18 14:23

Ekimenaren sustatzaileek bermeotar guztiei eskatu deutsee egun horretan Eutsi gogor kamisetea edo laranja koloreko zeozer jantzita eroatea eta balkoietan zapi laranjak jartea, herria alkartasuna adierazoteko marea laranja bihurtzeko, Bermeoko Udaleko iturriek adierazo dabenez.

Oihenart Aforismoen IV. lehiaketea abian da

Bizkaie! 2014-02-18 13:15   kulturbiz

Lehiaketearen izena Arnaud Oihenart (Maule, 1592 – Donapaleu, 1667) euskal poeta, legegizon, historialari eta politikariari jagoko. Oihenart, Joan Perez de Lazarragagaz batera, ezagutzen dan lehen euskal idazle laikoa izan zan. Euskeraz, frantsesez eta latinez idatzi eban.

Martxan dira Harrapazank eta Sortuzank ekimenak, Bilbon

Bizkaie! 2014-02-18 10:09   Euskerea berbagai

Harrapazank programearen bederatzigarren edizinoa ipini barri dau abian Bilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Sailak. Parte-hartzaileen kopurua inoizko handiena da: Harrapazank eszena egitasmoan 95 taldek emon dabe izena, danetara 345 lagunek, eta Sortuzank tailerretan 200 gazte dagoz.

Blogetan! Euskal Blogarien Topaketea Bilbon egingo da martiaren 6an

Bizkaie! 2014-02-18 10:06

Blogetan! lehiaketearen sari banaketa ekitaldia datorren martiaren 6an, arratsaldeko 17:00etan, egingo da Bilboko Euskararen Etxean, eta sariak banatu aurretik, blogen inguruko jardunaldi bat izango da egun osoan zehar, Blogetan! Euskal Blogarien Topaketea, hain zuzen be, Azkue Fundazinoko iturriek jakinarazo dabenez.

Fant 2014, Bilboko Zinema Fantastikoko jaialdiak trailer faltsuen lehieketea deitu dau

Bizkaie! 2014-02-17 17:45   Barriak

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako Bilboko XX. Zinema Fantastikoko jaialdia 2014ko maiatzaren 9tik 16ra egingo da eta hogeigarren urteurren hori ospatzeko ekitaldien artean, Zinemaldiak Trailer Faltsuen Lehiaketea deitu dau.

'Euskeraz, bestela ez gara' jardunaldiak aurkeztu ditue Lekeition

Bizkaie! 2014-02-17 16:31   Euskerea berbagai

Datorren zapatuan, hilaren 22a egingo diran Euskeraz, bestela ez gara jardunaldiak, Lekeition euskerearen erabilereak izan dauen beherakadaz arduratuta antolatutako ekimenetako bat da. Hitzordua datorren zapatu goizean izango da, hilaren 22an.

Hiru Nobel saridun ekarriko ditu Bilbora Gutun Zuria jaialdiak, martiaren 27an hasita

Dabi Piedra Robledo 2014-02-17 14:39   Kulturea

Mugako kontakizunak goiburupean, zazpigarren urtez egingo da Gutun Zuria Alondigan. Urtero legez, goi mailako idazle eta kazetariak konbidau ditue, esate baterako, Gao Xingjian, Orhan Pamuk eta Herta Muller Nobel saridunak, mundu zabalean ezagun diran Claudio Magris eta Juan Goytisolo eta euskal literaturako punta-puntako idazle diran Ramon Saizarbitoria, Arantxa Urretabizkaia eta Txomin Peillen.

Desagertzeko arriskua daben europar hizkuntzez eta hizkuntza aniztasunaz mintegia izango da zezeilaren 21ean Bilbon

Bizkaie! 2014-02-17 13:28   jardunaldiak

Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazinoak jardunaldi bat antolatu dabe datorren zezeilaren 21erako, Sabino Arana Fundazinoaren egoitzan, Bilbon, Desagertzeko arriskuan dagozan hizkuntzez eta Europar Batasuneko hizkuntza-aniztasuna lanaren egileakaz eta haren prestakuntzan parte hartu ebenakaz.