Enrique Moreno Esquibel argazkilari bilbotarrak irabazi dau Foto Nikon 2014 saria
2015-01-15 11:51 sariak-autortzakIrailean, Bilbon egin zan Red Bull Cliff Diving izeneko txapelketan, La Salveko zubitik egindako erretratuak jaso dau kiroletako kategoriako Foto Nikon 2014 saria. Enrique Moreno Esquibel bilbotarraren argazkia ikusgarria da. 350 argazkilarik hartu dabe parte, eta danetara 1.200 erretratu izan dira lehian.
Irailean, Bilbon egin zan Red Bull Cliff Diving izeneko txapelketan, La Salveko zubitik egindako argazkiak jaso dau kiroletako kategoriako Foto Nikon 2014 saria. Enrique Moreno Esquibel bilbotarraren argazkia ikusgarria da. 350 argazkilarik hartu dabe parte, eta danetara 1.200 erretratu izan dira lehian.
Salto baten momentu zehatza harrapau eban Morenok, alboan Guggenheim museoa eta Iberdrolaren eraikina ikusten dira. Zuri-baltzean dago erretratua. Epaimahaikideak izan dira Alex García, Antonio Vázquez, Javier Ara, Begoña Rivas, Pere Ignasi Isern, Claudio Chaves, Bernardo Paz, Imma Mora, Joan Monfort (Nikon etxeko produktu profesionalen arduraduna), Carlos Ormazabal eta José Ramón de Camp (Finicon, Nikonen inportatzaile ofiziala). Kategoria bakotxeko irabazleak 6.000 euroko saria jasoko du dirutan.
Enrique Moreno Esquibel Argazkilari profesional independentea da 1993. urtetik, eta hainbat arlotan egiten dau lan: argitaletxeetako produkzinoak, prentsea, erretratuak, modea, publizidadea eta abar.
Argia eta mobimentua ikertzeko azterlanak egi ditu Morenok, hainbat gairi buruz: jantzea, museoak eta uriak, berbarako. Ohiko kolaboratzailea da kultura-ekitaldi garrantzitsuetan, Arriaga Antzokia, Balentziaga Museoa eta ABAO-OLBEko ekitaldietan; eta, horrezaz gan, argitaletxe, komunikabide eta argazki-agentziarentzat be behar egiten dau. Bertoko zien kanpoko hefabdie ugaritan argitaratu ditu erretratuak, besteak beste, Woman, Casa & Campo, Vocento taldea, Times Sunday Magazine eta Forum-en.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!