Cristina Iglesiasen pieza bat, 2015eko lehenengo 'Obra Konbidaua'

Bizkaie! 2015-01-13 13:35   Kulturea

Artista donostiarrak 1990ean egindako izenburu bako eskulturea aurkeztu dabe gaur Bilboko Arte Eder Museoan, Obra Konbidau izeneko programearen barruan. Zezeilaren 13ra arte egongo da ikusgai.

Artista donostiarrak 1990ean egindako izenburu bako eskulturea aurkeztu dabe gaur Bilboko Arte Eder Museoan, Obra Konbidau izeneko programearen barruan. Zezeilaren 13ra arte egongo da ikusgai.

Cristina Iglesiasen beste proposamen batzuetan lez, argia funtsezko osagaia da lan honetan be, eta erabilitako materialaren ezaugarri bereziek nabarmendu egiten dabe hori. Alabastroa material zeharrargia eta delikadua denez, kanpoko argitasuna jaso eta proiektetan dau. Horregaitik, pieza ez dago ikusgai museoko aretoen barruan, izan be lehengo eraikina eta eraikin garaikidea lotzen dituan alkargunean dagoan kristalezko espazioan, leku horrek beharrezko argi naturala jasoten dau, neurri handiko obra honen gaitasun espresiboak indartzeko.

Zientzia Kimikoetako ikasketak Donostian hasi ostean, eta Bartzelonan marrazketea eta zeramikea ikasi ostean, Cristina Iglesias Londresera joan zan bizitera, bere prestakuntza artistikoari Chelsea School of Art dalakoan jarraipena emoteko (1980-1982). 1999an, Arte Plastikoen Espainiako Sari Nazionala jaso eban. Nazinoarteko lehiaketarik ezagunenetan hartu dau parte, eta Veneziako Biurtekoan, 1986ko eta 1993ko edizinoetan, Espainiako pabiloian erakutsi zituan bere lanak. Enkargu publiko ugari jaso ditu, esate baterako, Atea-Atalasea (2006-2007), Moneok Madrilgo Prado Museorako egin eban zabalkunderako sarbide lez erabilten dana;  Gauerdiko iparrorratza, Eusko Legebiltzarrak Gasteizen dauen egoitzarako (2008). 2013an, Madrilgo Sofia Erregina museoan Metonimia izeneko atzera begirako handia egon zan ikusgai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu