Hizkuntzalari Euskaldunen I. Topaketea egin da Eibarren
2013-07-05 11:01 Euskerea berbagaiIñaki Segurolaren eretxiz, 300 urte barru peninsulako hizkuntza guztiak isildu egingo dira, gaztelania, portugesa eta euskerea. Ingelesa gailenduko da besteen gainetik eta akaso katalana izango da erdi bizirik gelditu daitekeena
'Si la jaia se viste de Bilbao es.. ¡¡¡De cine!!! izeneko kartelak iragarriko dau aurtengo Aste Nagusia
2013-07-05 10:35Eduardo Alonso Nietoren Si la jaia se viste de Bilbao es.. ¡¡¡De cine!!! izeneko kartela 2013ko Bilboko Aste Nagusiko kartel lehiaketearen irabazlea izan da.
Unibersidadeko hiru ikaslek mundua zeharkatuko dabe bizikletaz UPV/EHUren markea zabaltzeko
2013-07-04 16:22Bidaiaren hasierea Bilbon izango da, garagarrilaren 6an, zapatuan, eta 18 hilebete geroago, lau kontinenteak zeharkatu eta abenturearen barri online emon ondoren, Bilbora bueltauko dira.
Kale antzerkia sartuko da Lekeitioko portuan hilaren 12tik 14ra
2013-07-04 14:46 KultureaLekeitioko Nazinoarteko Kale Antzerki Jaialdia indartsu dator aurten be eta bertoko zein atzerriko konpainia barritzaileenak ekarriko ditue 24. ekitaldi honetan. Lehenengo aldiz, itsasontzi baten ganean antzerkia ikusteko aukerea egongo da eta, eleizako kanpantorretik zintzilik ikusi ahal izango doguz aktoreak beste emonaldi baten.
Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekeak dohaintzan jaso dau 'Gordailu: pedagogi aldizkaria' (1970-1973)
2013-07-04 12:33 Euskerea berbagaiHemeretzi zenbakiko dohaintzea da Pako Eizagirre euskaltzaleak egin dauena. Aldizkaria aurrerantzean ikertzaile eta euskaltzale guztien eskura egongo da. Lehendik be gure funtsen artean baegozan zenbaki solte batzuk, baina orain bilduma osoa dauka Euskaltzaindiak.
Unexpected taldeak ekingo deutso Artiumen egingo dan V. Ilunabarrean kontzertu eta proiekzino programeari
2013-07-04 12:11 MusikeaGaragarrileko barikuetarako Gasteizko Artiumek aire zabalean antolatutako kontzertuen eta proiekzinoen Ilunabarrean programeari hilaren 5ean ekingo jako Unexpected taldearen kontzertuagaz.
Bartzelonako Euskal Etxeak II. EH Sona lehiaketea abiarazo dau
2013-07-04 10:56 MusikeaAntolakuntzeak jakinarazo dauenez, saria Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen dauen EH Sona 2013 jaialdiaren barruan kontzertu bat eskaintzea izango da, Bartzelonako Razzmatazz aretoan Gatibu talde gernikarragaz batera.
Iraia Iturregi Athleticeko kapitaina, Aste Nagusiko pregoilari
2013-07-03 13:07Aurten be, Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria kirolari bat izango da; Iraia Iturregi (Bilbo, 1985) Athleticeko kapitainari emongo deutsie aurten ardurea, talde guztiaren ordezkari moduan. Bilboko Udalak ohar bidez azaldu dauenez, erabagi honegaz jai batzordeak emakumezkoen futbola goraipatu nahi izan dau.
Galdakaoko Vusa Eraikuntzak Bai Euskarari saridunen artean
2013-07-03 11:55 Euskerea berbagaiAnaje Narbaiza, Vusa Eraikuntzak enpresa eta Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko ziurtagiridunak izan dira sarituak. Bai Euskarari Ziurtagiriaren alkarteak eratu dau sari banaketea urtero legez.
Bilbao BBK Live jaialdiak kontzertuak, zinemea eta erakusketak eroango ditu urigunera
2013-07-03 10:47 MusikeaArriaga Plazea ekitaldi areto erraldoi bihurtuko da La Bien Querida, Dorian, El Inquilino Comunista eta El Columpio Asesino taldeen kontzertuakaz, jaialdiaren 2014ko edizinorako kartelen lehiaketako erakusketeagaz. Gainera, El Cosmonauta zientzia fikzinozko filma proiektauko da BBK Aretoan, eta Kale Nagusian ezusteko kontzertu bat izango da.
1.612 ikaslek egingo ditue gaurtik aurrera unibersidadera sartzeko ezohiko probak UPV/EHUn
2013-07-03 10:27Gaur, garagarrilak 3, 8:45ean, Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko 1.612 ikaslek hasiko ditue unibersidadera sartzeko probak UPV/EHUn, ezohiko deialdian. Beste 280 ikaslek (Lanbide Heziketako 54 eta Batxilergoko 226) fase espezifikoa baino ez dabe egingo. Ohiko deialdian, 8.758 ikasle aurkeztu ziran, eta % 97,30ek gainditu eban fase orokorra.
Bilboko Itsasadarretik bisita antzeztuak egongo dira garagarrileko eguenetan
2013-07-02 15:41 KultureaBilboats enpreseak eta Hortzmuga Teatro antzerki konpainiak bat egin dabe ekimen barrian. Hilaren 4an hasi eta abuztuaren 1era arte, eguenero, ordubeteko ibilaldia egingo dabe itsasadarrean, Bilbo eta inguruko herrien historia ezagutarazoteko. Azalpenak emoteko, pertsonaia bi erabiliko ditue, kostaldeko antzinako lanbideak irudikatzen dituenak.
21 zuzendari gazteren lanak ikusgai Getxon 'Gaurik Laburrena' emonaldian
2013-07-02 15:31 BarriakAurten be, zinemazaleek Gaurik Laburrena film laburren emonaldiaz gozau ahal izango dabe garagarrilaren 8an eta 9an. Hilaren 8an, astelehenean, gaztelaniazko filmak proiektauko ditue eta biharamunean, martitzenean, garagarrilak 9, euskerazkoak.
'Hitza jolas' goiburupean, Ahoa Bete Hots, garagarrilaren 3tik 5era
2013-07-02 12:18 BertsolaritzeaHitza Jolas goiburupean, ahozkotasuna lantzeko hezkuntza arautuan eta ez arautuan erabili daitekezan jolasak izango ditue ardatz eta, besteak beste, ahozkotasuna gozamenetik zelan landu azalduko dabe.
Edurne Brouardek itxi egin dau Korrikaren ardurea
2013-07-02 11:09 Euskerea berbagaiJoan dan eguenean, batzar nazionala egin eban AEK-k, eta Brouarden ordezkoa izentau eben, Asier Amondo, 44 urteko laudiotarra, gaur egun AEKren Artezkaritzako kidea dana; beraz, Amondok hartuko deutso lekukoa Brouard and.ari urritik aurrera.
Naturaren Argazkilariak 2013 erakusketea Bilbon ikusgai garagarrilean
2013-07-02 10:49 KultureaBizkaiko Foru Aldundiaren Ondare aretoan Naturaren Argazkilariak 2013 erakusketea dago ikusgai garagarrilaren 30era arte. Urtero parte hartu nahi daben Europako argazkilari profesional nahiz afizionatuentzat zabalik dagoan GDT European Wildlife Photographer of the Year lehiaketako irudi-bilduma bat egongo da ikusgai erakusketan.
Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikoko Formula Student Bizkaiak lehenengoz ibilgailu elektrikoa aurkeztu dau
2013-07-01 15:03Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikoko 60 ikaslez eta hiru irakaslez osotutako talde batek, garagarrilaren 4tik 7ra bitartean, Formula Student ikasleen arteko nazinoarteko lehiaketan parte hartuko dauen monoplaza elektrikoa aurkeztu dau gaur goizean.
Euskadiko sortzaileen 4 eszena ikerketa eta sorkuntza egitasmo aukeratu ditu V. Artistak Egoitzan programan
2013-07-01 14:06 kulturbizAukeratutako egitasmoak ondokoak dira: Macarena Recuerda Shepherden Norenak dira begi horiek?, Jon Koldo Vázquez artistearen Elkarrekin bakarrik, Alex Gerediagaren Not (never on time) lana eta Sleepwalk Collective talde gasteiztarraren Doméstica.
Aste Nagusia 2013ko Bertoko Pop Rock kontzertuek estilo guztietako 17 talde batuko ditue
2013-07-01 12:04 Musikea2013an Aste Nagusiko agertokian parte hartu gura leukien taldeen 78 maketa aurkeztu dira, joan dan urtean baino 5 gitxiago. Beraz, argi dago Aste Nagusiko Pop Rock erakusketeak aparteko garrantzia dauela bertoko talde eta musikarien artean eta parte hartze eta onarpen handia dauela.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...