Etxahun Lekuek irabazi dau Oiongo azken kanporaketea eta Tolosako finalaurrekorako txartela lortu dau
2013-10-28 10:00 BertsolaritzeaOionen lehen postua lortuta, Lekue zuzenean sailkatu da finalaurrekoetarako eta zemendiaren 10ean Tolosan jokatuko dan bigarren finalaurrekoan kantauko dau. Saioko puntuazinoari erreparauta, Etxahun Lekue da finalaurrekoetarako sailkatu dan bertsolari bakarra.
UEUk on line irakaskuntzan aurrera pausua egingo dau, Euskal Unibersidadearen hazia izan daiten
2013-10-24 18:50Karmele Artetxek ikasturte barri honetan UEUk erronka handi bati helduko deutsola azaldu dau, on line irakaskuntzeari, hain zuzen be. UEUko zuzendariak bide honi orain 10 urte ekin eutsiela azaldu dau eta esperientzia horrek pausu bat harago joateko ziurtasuna emoten deutsela. UEUren helburua metodologia hau erabiliz titulazinoak eskaintzen hastea da.
Euskal Herriko IX. Ikus-entzunezkoen Rallya Durangoko Azokako Irudienea Gunean izango da
2013-10-24 18:24 BarriakAzken zortzi urteotan lez, Euskaltzaleen Topaguneak Kameratoia Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu dau eta oraingo honetan agertoki nagusia Durangoko Azokako Irudienea Ikus-entzunezkoen gunea izango da.
Bilboko Arte Eder Museoan 'Sardinia deszifraezina. Grabatutako zeinua' erakusketea aurkeztu dabe
2013-10-24 17:42 KultureaMuseoko arduradunek jakinarazo dabenez, erakusketan, Sardinia ugarte italiarreko hamar artistaren lan grafikoen aukeraketa zabala jarriko da ikusgai. Danetara, 133 artelan eskainiko ditu; horreetatik 109 Sardiniako Grabadu Eskolako bost ordezkarirenak dira -eskola hori joan dan mendeko lehenengo erdian garatu zan-, eta ganerako 24ak beste horrenbeste artista sardiniar garaikidek egin ditue.
Jabier Muguruza nostalgia barik dator 'Beste hogei' behar barrian
2013-10-24 15:54 MusikeaHogei urte egin barri ditu Jabier Muguruzak musikagintzan, eta beste hogei be beteteko prest dago bere disko barriaren arabera, Beste hogei. Urteurren honetan baina, nostalgia gitxigaz dator. Hamar kanta barrik osotzen dabe irundarraren 12. lana.
Liburu zaharren usainak hartuko dau Bilboko Arenala urriaren 25etik zemendiaren 10era
2013-10-24 15:36 KultureaDagoeneko Arenalean dagoz Bilboko Liburu Zahar eta Aukerakoen Azokako 37 salmenta-mahaiak, noz zabalduko zain. Gure helburu nagusia da, jentea liburuetara erakartea, irakurzaletasuna bultzatzea, aitatu dau Muniategik, nahi dogu irakurleak liburua usaindu, ikutu eta sentidutea, liburuaren magia horregaz kutsatutea.
Martxan da Bizkaidatz literatura sariketearen seigarren edizinoa
2013-10-24 15:17 KultureaYurre Ugartek eta Esther Zorrozuak idatzi ditue aurtengo VI. Bizkaidatz lehiaketearen abiapuntuak, batak euskeraz, eta besteak, gaztelaniaz. Parte-hartzaileek istorioen jarraipena idatzi beharko dabe. Irabazleek 1.500 euroko saria jasoko dabe.
Garazi Kamiok irabazi dau Augustin Zubikarai nobela-bekea
2013-10-24 15:07 sariak-autortzakOrube abandonatuak dau izena Garazi Kamioren proiektuak. Hiru garai desbardinetan, hiru personaia bakartiren historia kontetan jaku nobela honetan. Epaimahaiak azpimarratu ditu testuaren fintasun psikologikoa eta irudien indarra.
Munduko edozein tokitan euskerazko komunikazinoa errazteko kanpainea abiarazo dau Eusko Ikaskuntzak erakundeak
2013-10-24 14:13 Euskerea berbagaiEusko Ikaskuntzak erakundeak Euskara pil-pilean kanpainea jarri dau martxan, abenduaren 3ko Euskerearen Nazinoarteko Egunaren harira, munduko edozein tokitan euskeraz egindako komunikazinoa errazteko asmoz.
Beñat Sarasola izan da irabazlea Santiago Onaindia Literatura Ikerketarako bekearen XIII. edizinoan
2013-10-24 12:18 sariak-autortzakLiteratur aldizkarien eragina euskal sistema literarioaren osaeran izeneko proiektua aurkeztu dau irabazle subertau dan Beñat Sarasola Santamaria donostiarrak.
Ubidetik Zeanurira, oinez, bakea barriztetako
2013-10-24 11:33Ibilaldiari amaierea emoteko 13:00ean, Zeanuriko eta Ubideko zinegotziak batzartu egingo dira Zeanuriko udaletxean; bilera horretan idazkariek udalerri bakotxean izena emon daben abelburuen kontuak egingo ditue, bilera agiria sinatu eta, ondoren, danak batera bazkaltzera joango dira. Datorren urtean gauza bera egingo da, baina Ubideko udaletxean, eta bazkaria pagetea be ubidearrei egokituko jake.
Getxoko Euskerea Sustatzeko Ekintza Planak 300 jarduera baino gehiago aurreikusi ditu 2013 eta 2016ra bitartean
2013-10-23 18:45 Euskerea berbagaiPlana egiteko prozesuan 18 aurkezpen egin ditu Getxoko Udalak eta 242 ekarpen jaso; horreetatik ia % 70 Planera batu dira. Plan barriak 2013 eta 2016 urteen artean Udalak udalerrian aurreikusitako helburuak beteteko aurrera eroango dituen jarduerak gidatuko ditu.
Astegoienean indarrean sartuko dan neguko ordutegiak ez zaizala kikildu
2013-10-23 15:40 Begi betegarriKeu Agirretxeak ahotsagaz eta gitarreagaz osotu dau 'Behe presioaren erdigunean' disko barria
2013-10-23 15:37 MusikeaDisko barriaren izenburuak berak, Behe presioaren erdigunean, argi adierazoten dauen lez, beste hainbat proiekturen zurrunbiloaren erdian ibili da konposatzen Keu Agirretxea musikari ondarroarra. Etxean grabautako laugarren beharra da, eta Mauka etxeak kaleratu dau. Lehenengo kontzertua etxean izango da, Ondarroako Kofradian, zemendiaren 2an.
Xaguxar bildumako lau liburu barri aurkeztu ditu Elkar argitaletxeak
2013-10-23 15:00 KultureaUmeentzako liburuak dira Leire Bilbao, Arrate Egaña, Karlos Linazasoro eta Irati Bediagak idatzitakoak. Gaztetxuen kezkak, ezinegonak eta konplexuak arakatu ditue Bilbao, Egaña eta Bediagak, 10 urtetik gorakoentzako lan banatan. Linazasorok, aldiz, umore absurdutik jo dau, 12 urtetik gorakoentzat egokia dan liburuagaz.
Abizenak euskalduntzeko kanpainea egingo dau UEMAk
2013-10-23 14:01 Euskerea berbagaiEuskaraz naiz! da horretarako aukeratu daben leloa, eta datozen asteetan, herritarrak beren abizenak euskal grafiaz jartera konbidau nahi ditue. Otxandio, Mallabi, Munitibar, Mañari, Artea, Izurtza, Berriatua, Gizaburuaga eta Gatikatik abiatuko da kanpainea, eta apurka-apurka UEMAko udalerri guztietara zabaltzea da asmoa.
Consonni espazioak Bad jaialdiaren inaugurazinoa jasoko dau
2013-10-23 11:09 KultureaGaur gaueko 21:00etan, Consonni espazioak (Mirasol Kondea, 13) BAD-en inaugurazino ekitaldia jasoko dau, Pablo Fidalgoren azken poema liburuaren Mis padres: Romeo y Julieta (Ed. Pre-textos) aurkezpenagaz. Aurkezpen ekitaldian Harkaitz Cano idazleak hartuko dau parte.
Gorbeia maite dabe Finlandian
2013-10-22 18:41Datorren eguenean, urriaren 24an, Helsinkitik (Finlandiatik) etorritako kazetari talde batek bisitauko gaitu Gorbeiako parke naturaleko baliabide turistikoei buruzko erreportaje bat egiteko (Gorbeia parajea Zuiako Koadrilak eta Arratia-Nerbioi Eskualdeak osotzen dabe). Beren lana Finnair, Finlandiako aire-konpainia nagusiak, hegaldi guztietan eskaintzen dauen Blue Wings-en aldizkarian argitaratuko da.
Bilboko Barreak Jose Luis Cuerdagaz egun berezia antolatu dau 'Amanece, que no es poco' filmaren XXV. urteurrenean
2013-10-22 17:40 BarriakBilboko Barrea Jaialdiko azken edizinoak jarduera berezia programau dau bihar eguztena, urriak 23, Campos Antzokian. José Luis Cuerdaren Amanece, que no es poco umorezko pelikulea proiektauko dabe bere estreinalditik 25 urte bete diranean. Jaialdiko ganerako jarduerak lez, parte hartzea librea eta dobakoa izango da aretoa bete arte.
Euskadi Sariak, Jon Sudupe saiakeran eta Xabier Olaso ume eta gazte literaturan
2013-10-22 15:41 sariak-autortzakEuskerazko eta gaztelaniazko saiakera eta ume eta gazte literatutako Euskadi Sarien barri emon dau Eusko Jaurlaritzeak. Jon Sudupek Oi Europa! lanagaitik irabazi dau saiakera saria, eta Xabier Olasok, Tximeletrak beharragaitik, gazte eta ume literaturarena.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...