Apirilak 2: Ume eta Gazteentzako Liburuaren Eguna
2014-04-01 18:36 kulturbizBilboko Udalaren sare publikoa osotzen daben 16 liburutegiek umeei nahiz helduei zuzendutako berrogeita hamar kultur-jarduera inguru antolatu ditue hurrengo hiruhilekorako (apirilerako, maiatzerako eta bagilerako). Programa honetan, Ume eta Gazteentzako Liburuaren Eguna (Apirilak 2) eta Liburuaren Eguna (apirilak 23) ospatzeko ekitaldiak nabarmendu behar dira.
Gailu teknologiko eroangarrietarako zerbitzu barri bi jarri ditu abian UEUk
2014-04-01 17:58Teknologia barrien erabilerea gero eta ohikoagoa dala ikusita, UEUk bi zerbitzu berri izango ditu erabilgarri gaurtik aurrera: batetik, Ikastaro Barrien Alarma Sistema izeneko Android aplikazinoa eta ueu.org APIaren garapena, eta bestetik, ueu.org webgunearen egokitzapena eskuko telefonoetarako eta tabletetarako.
Donostiako Giza Eskubideen XII. Zinemaldia apirilaren 4tik 11ra bitartean izango da aurten
2014-04-01 15:38 BarriakHerritarren artean gogoetea, sentiberatasuna eta eztabaidea sustatzea dau helburu Donostiako Giza Eskubideen XII. Zinemaldiak, giza eskubideen urraketa mueta desberdinen inguruan, beti be.
Janbattitt Dirassar kazetari eta idazleak Ziburuko urrezko dominea jaso dau
2014-04-01 12:24 sariak-autortzakIdazle eta kazetari hazpandarrak Ziburuko herriko Urrezko Dominea jaso eban martiaren 11n, urteotan Herriko Etxea eta herriko alkarteei eskainitako laguntzea eskertzeko. Guy Poulou alkateak emon eutson dominea.
2014ko Bertsomoviedak baditu irabazleak
2014-04-01 12:21 BertsolaritzeaBertsomoviedaren III. edizinoan aurkeztutako lanak 24 izan dira eta nabarmentzekoak izan dira urtetik urtera gero eta gehiago diran lanen aniztasuna eta kalidadea eta twitterren izandako jarraipena eta oihartzuna.
Eusko Jaurlaritzeak eta Euskerearen Erakunde Publikoak 2014rako sinatutako hitzarmena aurkeztuko dabe gaur Baionan
2014-04-01 11:27 Euskerea berbagaiAkordioak bi ardatz nagusi izango ditu: alde batetik, bi erakundeen arteko lankidetzarako bide nagusiak zehaztuko dira eta, bestetik, euskerearen alorrean lanean dabilzan Ipar Euskal Herriko eragileek aurkeztutako proiektuak diruz laguntzeko moduak zehaztuko dira.
Ttalaka.org euskal kulturearen gune barria aurkeztu dabe Donostian
2014-03-31 18:21Ttalaka Kultur Elkarteak Ttalaka.org euskal kultureari buruzko gune barria aurkeztu dau gaur, martiak 31, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Crowdfunding edo finantziazino kolektiboaren bidez batu dau alkarteak webgunea sortzeko eta beste zenbait baliabide tekniko pagetako behar eban diruaren zati bat.
Ekain Rojo ikerlari donostiarrak 'Futbola eta nazio eraikuntza Euskal Herrian eta Espainian' liburua argitaratu dau
2014-03-31 14:26 kulturbizFutbola eta nazino nortasunei buruzko tesiaren ganeko liburua kaleratu barri dau Ekain Rojo kazetari eta ikerlari donostiarrak, Futbola eta nazio eraikuntza Euskal Herrian eta Espainian (Utriusque Vasconiae). 1920ko Joku Olinpikoak hartu ditu abiapuntu egileak.
Euskal zinemagintzeak partaidetza handia izango dau Nanteseko Zinemaldian
2014-03-31 12:21 BarriakAurten apirilaren 3tik 15era izango dan Nanteseko Festival du Cinema Espagnol jaialdiak inoizko euskal partaidetzarik handiena izango dau, eta euskal zinemeari eskainitako Fenêtre Basque sailak aurkeztuko dauen programa potoloagaz batera, Alex de la Iglesia. La passion de tourner liburua aurkeztuko da.
'Euskararen bihozfera' Ibilaldia 2014ko kantearen bideoklipa aurkeztu dabe
2014-03-31 11:14 MusikeaBarikuan aurkeztu eben Euskararen bihozfera aurtengo Ibilaldia jaiaren abestiaren bideoklipa. Gernikako Ibilguneko tabernan, Arrien zaharrean, izan zan ekitaldia. Eta ostean Obieta eta Esteibarregaz erromeria izan zan. Lan-talde handia ibili da bideoklipa grabetan.
Jasone Osoro: 'Taldearen babesa, konfiantzea sentidu behar dot'
2014-03-31 11:00 Barriketan EIEko presidenteaLea-Artibaik irabazi dau Bertsolari Gazteen BBK Saria
2014-03-31 10:18 BertsolaritzeaGanerako sariei jagokenez, bizkaierarik onenaren saria Malen Amenabar Larrañagarentzat izan da; eta aurtengo parte-hartzailerik gazteena Lur Ziarrusta Intxaurtza izan da.
Igaz izentautako euskaltzain urgazle barriek diplomea jaso dabe
2014-03-28 15:19 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak 2013an izentau zituen euskaltzain urgazleei diplomak emon deutsiez, Bilbon. Hamalau euskaltzain barri dira danetara: Kaxildo Alkorta, Iñaki Amundarain, Nagore Etxebarria, Beatriz Fernandez, Juan Garzia, Antton Gurrutxaga, Patxi Juaristi, Gerardo Luzuriaga, Elena Martinez de Madina, Felix Mugurutza, Manu Ormazabal, Erramun Osa eta Iratxe Retolaza.
Oskarbi taldeak Bilbon aurkeztuko dau disko barria
2014-03-28 14:31 MusikeaOskarbi taldeak Bidebarrietako Liburutegian aurkeztuko dau gaur, hilak 28, Xirimiri izenburuko diskoa. Zuzeneko emonaldi honetan, ahots-taldeak bere doinurik ezagunenen errepasoa be egingo dau, Oteiza eskultoreak eurentzat beren-beregi idatzitako berbak batzen dituan Hiru gauean tarteko dala. Kontzertua liburutegiko ekitaldi-aretoan izango da 20:00etatik aurrera. Sarreren prezioa 10 eurokoa da.
George Clinton, Dee Dee Bridgewater, Toshiko Akiyoshi eta Snarky Puppy be, Donostiako 49. Heineken Jazzaldian
2014-03-28 14:30 MusikeaDonostiako jazzaldia kartela osotzen dabil apurka-apurka, musikari gehiagoren kontzertuak iragarri barri ditu. Hain zuzen be, garagarrilaren 23tik 27ra bitartean egingo dan Donostiako 49. Heineken Jazzaldian George Clinton, Dee Dee Bridgewater, Toshiko Akiyoshi eta Lew Tabackin, Snarky Puppy, Nicholas Paytonen Sketches of Spain, Sun Raren Arkestra eta Bugge Wesseltoft taldeak izango dira.
Na´vi herriaren lurraldean
2014-03-28 13:30 BidaideZhangjiajieko Parke Naturalaren sarrera nagusiak zur eta lur ixten dau bisitaria. Pagoda erraldoi bat agiri da, sasoiko pelikula txinatar batetik ateratakoa emoten dau. Parajea benetan ederra da baina, na’vitarrak edozein momentutan agertuko dirala emoten dau, euren herensuge koloretsuen ganean.
Christian Marclayren 'The Clock' pelikulea 24 orduz ikusgai, Bilboko Guggenheim museoan
2014-03-28 10:22 KultureaGaur, martiak 28, gau osoan egongo da zabalik Bilboko Guggenheim museoan, Christian Marclayren The Clock bideoinstalazino osoa ikusi ahal izateko. Pelikuleak 24 ordu daukaz, eta osorik emongo dabe. Atrio ondoko Film & Video aretoan egongo da ikusgai. Barikuko goizeko hamarretan hasiko da emonaldia, eta zapatuan, arrastiko zortziretan amaituko da.
Bilbao Mendi Film jaialdiak edegi dau 2014ko edizinorako filmak aurkezteko epea
2014-03-28 09:51 BarriakVII. Bilbao Mendi Film Festival jaialdian lehiatzeko izena emoteko epea zabalik dago honezkero eta irailaren 30era arte, mendiagaz loturea daben ikus-entzunezko mueta guztiak bialdu daitekez info@mendifilmfestival.com posta elektronikora. Jaialdia abenduaren 12tik 21era iznago da, Bilbon.
Hainbat idazlek mugak izango ditue gogoetagai egunotan Bilboko Gutun Zuria jaialdian
2014-03-27 14:27 KultureaMugako kontakizunak lemapean, martxan da VII. Gutun Zuria Bilboko Letren Nazinoarteko Jaialdia. Martiaren 27tik apirilaren 6ra bitartean, idazle eta kazetari ezagunek mueta guztietako mugen inguruan gogoetea egingo dabe, tartean hiru Nobel saridunek, Herta Müllerrek, Gao Xingjianek eta Orham Pamukek. Barriketaldi batzuetako sarrerak agortuta dagoz daborduko.
'Euskara Jendea' Belgradoko XVI. Nazinoarteko Zinemaldi Arkeologikoan
2014-03-27 13:19 BarriakEuskara Jendea. Erromako Inperioan dokumentala Belgradoko XVI. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren programa nagusiaren barruan dogu. Zinema jaialdia martiaren 27tik apirilaren 3ra arte izango da Belgradoko Museo Nazionalean. Euskara Jendea. Erromako Inperioan martiaren 28an (21:00) eta 29an (18.00) pantailaratuko dabe.























Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...