Ed Sheeran nagusi, Brit Awards sarietan

Bizkaie! 2015-02-26 11:48   Musikea

Londresen bart, Ed Sheeran abeslaria izan da Brit sarietako irabazle nagusia. Britainia Handian banatzen diran musika sari garrantzitsuenetan, artista onenaren eta disko onenaren sariak jaso ditu aitatu artisteak Damon Albarn, George EzraSam eta oraintsu lau Grammy sari irabazitako Sam Smith bazterrean itxita.

Sam Smithek be sari bi jaso zituan baina maila apalagokoak; alde batetik, arrakasta globalaren saria eta, bestetik, debut kontzertu onenagaitik saritu eben.

Beste alde batetik, Royal Bloodentzat izan zan britainiar talde onenaren saria, eta Paloma Faithentzat, artista britainiar onenarena.

Horrezaz gan, epaimahaiaren eretxiz, Taylor Swift bakarlariarentzat izan da urteko nazinoarteko artistarik onena saria.

Londreseko o2 Arena pabilioian egindako galan, Madonna be protagonista izan zan; pop musikearen erregina ekitaldia zarratzeaz arduratu zan, eta Living For Love abesten egoala, eskaileretatik jausi zan, jantzita eroian kapea hanka artean trabau ostean. 
 
Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu