Dejabu Panpin Laborategiaren 'Arrastoak' lanak irabazi dau XV. Donostia Antzerki Saria
2015-02-25 12:08 KultureaDonostiako Udaleko Euskera Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolatutako XV. Donostia Antzerki Saria jaso dau Dejabu Panpin Laborategiaren Arrastoak beharrak. Martiaren 27an, Antzerkiaren Nazinoarteko Egunean, egingo dabe sari-emote ekitaldia Victoria Eugenia antzokian.
Donostiako Udaleko Euskera Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolatutako XV. Donostia Antzerki Saria jaso dau Dejabu Panpin Laborategiaren Arrastoak beharrak. Martiaren 27an, Antzerkiaren Nazinoarteko Egunean, egingo dabe sari-emote ekitaldia Victoria Eugenia antzokian.
Dejabu Panpin Laborategiak 10.000 euro jasoko ditu, eta Iñigo Arregik egindako serigrafia. Dioru horretatik, 8.000 euro orain hartuko ditue; ganerakoa jasoteko, 2017. urtea amaitu aurretik euskerazko antzerki lan barri bat eskaini beharko dau konpainiak Donostian. Ganera, ikuskizun barria atontzeko aste biko egotaldia egin ahalko dabe Harri Xurin dagoan produkzino gunean, debale.
Urko Redondo, Miren Alkala, Iñigo Aranbarri eta Ainara Gurrutxaga antzezle taldeak eta Oier Guillanek alkaregaz idatzi eben Arrastoak.
Lur da istorioko protagonistea. Ez dau sekula bere amari buruzko galderarik egin, arrastorik itxi barik egin eban ospa etxetik. Ordutik bakarrik egin behar izan deutso aurre bizitzeari. Halango baten, baina, ama hilda topau dabe. Itaunez itaun denporan atzera egingo dau Lurrek.
Martiaren 27an, saria jaso ostean, Arrastoak antzezlana eszenarauko dau Dejabuk Victoria Eugenian. Baina lehenago be egongo da aukerea lan irabazlea ikusteko: zezeilaren 27an, Lekeitioko Ikusgarria aretoan; martiaren 1ean, Azkoitia Antzokian; martiaren 18an, Miarritzen; eta, 20an, Bermeon.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!