Angela Figuera poetearen eguna ospatzeko Gaitzerdik irakurketa antzeztua egingo dau Bidebarrieta Kulturgunean
2013-10-30 10:11 kulturbizÁngela Figuera poeta bilbotarraren jaiotzearen urteurrena ospatuko da gaur, eguaztena, hilak 30, Gaitzerdi antzerki taldeak eskainiko dauen irakurketa antzeztuaren bitartez. Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30ean.
'Elhuyar efektua', 2013ko CAF-Elhuyar sarien ardatz
2013-10-30 10:01CAF enpreseak eta Elhuyar Fundazinoak CAF-Elhuyar sarien 2013. urteko edizinoaren deialdia zabaldu dabe. Aurten, Fausto eta Juan Jose Elhuyar anaiek Bergarako Mintegian wolframa isolatzea lortu ebenetik 230 urte beteten diranez, Elhuyar efektua izango dabe ardatz sariok. Lanak aurkezteko epea 2014ko urtarrilaren 31ra arte dago zabalik.
Euskaltzaleen Topaguneak 'Zergatik ez?' motibazino tailerraren eskaintzea zabaldu dau bigarrenez
2013-10-29 16:30 Euskerea berbagaiOinarrian, saioek euskereagazko jarrera baikorrak sustatu eta hizkuntzearen errealidadearen eta etorkizunaren ikuspegi baikor bat azaleratzea dabe helburu.
Ramon Saizarbitoriak irabazi dau Euskadi Literatura Saria, 'Martutene' beharragaitik
2013-10-29 14:43 sariak-autortzakIñaki Mendigurenek eta Sarah Turtlek jaso dabe itzulpen saria, Mark Twainen Tom Sawyer-en abenturak (Alberdania-Erein-Igela) euskeratzearren; Elena Odriozolak, ilustrazinoarena, Tropecista (Barbara Fiore) lanagaitik; eta Ramiro Pinillak, gaztelaniazko literaturearena, Aquella edad inolvidable (Tusquets) nobeleagaitik. Sari-emotea zemendiaren 19an izango da, Donostian.
Estilo ugaritako kantak topauko doguz Yogurinha Borovaren bigarren diskoan
2013-10-29 14:42 MusikeaGaztelania, euskerea eta ingelesa dira erabilten dodazan hiru hizkuntzak eta danak sartu nahi izan dodaz izenburuan; aniztasuna adierazoten dot, ez bakarrik hizkuntzena, estilo ugari sartu nahi izan dodaz, lagun askok be parte hartu dabe lanean.
Badator Bertxoko 2013 sariketea
2013-10-29 14:26 Bertsolaritzea2013ko edizinoak formatu aldaketea ekarri dau, izan be, bikoteen arteko sariketa bihurtu da. Eskuernaga, Izarra eta Kanpezu izango dira kanporaketak jokatzeko herriak eta finala, barriz, Agurainen jokatuko da. Lehenengo kanporaketea Eskuernagan izango da zemendiaren 2an.
Maurizia, Leon eta Fasio marioneta erraldoi bihurtuko dira
2013-10-29 13:05 kulturbizPanpin erraldoi guztiak amaitu ondoren, Oreka Tx musika taldeak eta Kukubiltxo antzerki taldeak kale-ikuskizun bat zuzenduko dabe eta garagarrilaren 13an, Lekeitioko XXV. Kale-Antzerkiaren Nazinoarteko Jaialdian estreinauko da.
Euskereak azken 200 urteetan Donostian izan dauen presentzia eta bilakaerea batu ditue liburuxka eta webgune batean
2013-10-29 11:46 Euskerea berbagaiLiburuxkeak alde literario eta artistikoa be badauka. Alde batetik, egungo hamar idazle donostiarren testuak jaso dira (Joan Mari Irigoien, Arantxa Urretabizkaia, Ramon Saizarbitoria, Itsaso Araque) eta, bestetik, argitalpen honetarako beren-beregi Arkaitz Barriolak egindako hainbat ilustrazino agiri dira.
Bizkaiko rockaren historiari buruzko '160 metros' dokumentala Guggenheim museoan ikusgai
2013-10-29 10:15 MusikeaBilboko Guggenheim museoan 160 metros: una historia del rock en Bizkaia dokumentalaren bost atalak proiektauko ditue zemendiaren 16an, Zinebi jaialdiaren 55. edizinoaren barruan. Bost kapitulu daborduko Interneten estreinatu ditue.
'Lehen hitza Euskaraz' kanpainea abiarazo dabe Enkarterrin ostalaritzan euskerearen erabilerea sustatzeko
2013-10-29 09:43 Euskerea berbagaiUrrian 200 bat liburuxka banatzen dabilz Enkarterriko ostalaritza-establezimendu guztietan. Horreetan, honako honeek ikasi edo birpasau ahal izango dira, besteak beste: euskeraz agurtu, zelan kobrau, eta pintxoen, plater konbinatuen, errazinoen, ogitartekoen eta edarien karta zabala. Holan, ostalariak zerbitzu hobea eskainiko deutse gure gizartean gero eta ugariagoak diran bezero euskaldunei.
Azken egunak Leioako XIV. Pop Rock Lehiaketearen kartela aurkezteko
2013-10-28 17:37 MusikeaDatorren eguaztenean, hilaren 31n, izango da azken eguna XIV. Pop Rock Lehiaketearen irudia aurkezteko. Partehartzaileak 14-35 urte bitarteko gazteak izan daitekez eta adin txikikoak, barriz, guraso edo tutoreen baimenagaz parte hartu ahal izango dabe. Egile bakotxak gehienez lan bi aurkeztu ahal izango ditu.
Euskerazko lehenengo 'Hamlet' Arriagan taularatuko dabe, zemendiaren 3an
2013-10-28 17:20 KultureaArtedramak, Le Petit Théâtre de Painek eta Dejabuk Shakespeareren Hamlet drama ezaguna aurkeztu dabe Arriagan. Luhuson egingo dabe lehenengo emonaldia, zemendiaren 1ean, eta hurrengo egunean, Azpeitian. Bilbora hilaren 3an ailegauko da.
UPV/EHUk eta Leioako Udalak lankidetza hitzarmena sinatu dabe
2013-10-28 16:58 kulturbizUPV/EHUk eta Leioako Udalak lankidetza hitzarmena sinatu dabe gaur, urriak 28. Hitzarmenaren helburua da euren eskumenen barruko lankidetza lotura sendoak garatzea unibersidadeko komunidadearen eta leioaztarren interesak asebeteten saiatzeko.
Gaitzerdi konpainiak 'Expediente 3. 1. 2.' eta 'Sombras' lanak dakarz BAD jaialdira
2013-10-28 14:52 KultureaGaitzerdi antzerki konpainia bilbotarrak beharrean dabil ospatzen 25. urteurrena. Proiektu bi aurkeztuko ditu egunotan BAD Bilboko Antzerki Dantza jaialdian, Expediente 3. 1. 2. eta Sombras. Festibalak aurtengo karteleko personaien bitartez omendu dau taldeagaz daukan urteotako hartu-emon estua.
'Literaturea familian' Reverte anaiekaz Bilbon
2013-10-28 14:44 KultureaTopaketeak, idazle biek literatureari eta kazetaritzeari buruz egindako diagnostikoa ezagutzeko aukerea emongo dau, egungo egoera politikoari buruz daben eretxia baztertu barik. Javierrek eta Jorgek, kazetari zan euren aitak (Jesús Martínez Tessier) eurengan izandako eraginari, historiak eta bidaiek eurengan sortzen daben pasinoari eta alkarregazko literatur eraginei buruz berba egingo dabe, besteak beste.
Poetaliak eta Bidebarrieta Kulturguneak antolatu daben poesia zikloa gaur hasiko da Bilbon
2013-10-28 13:41 jardunaldiakZikloari hasierea emoteko, Kubako eta mundu osoko lirika egile handienetakoa izan zan Dulce Maria Loinaz (Habana, 1902-1997) poeteari eskainitako poesia eta musika errezitaldia izango da gaur, urriaren 28an.
'Prisoners'
2013-10-28 11:58 Zinema kritikakZuzendari kanadiarrak Prisoners-en egin dauen lana mirestekoa da. Lehenengo minutuetatik harrapetan zaitu. Ez dago berbaurrerik. Pelikuleak aurrera egin ahala, konturatzen zara gehien estutzen zaituena ez dala desagertutako umeak non dagozan, baizik eta holako egoera batean etsita dagoan personea noraino heldu daitekeen.
Lou Reed musikaria hil da
2013-10-28 10:44 MusikeaLou Reed musikaria eta The Velvet Underground taldeko liderra hil da bart New Yorken 71 urte zituala. Ez dabe heriotzearen zergaitiaren ganeko zehetasunik zabaldu baina Andrew Wylie, musikariaren agenteak baieztatu dau albistea eta gauza jakina zan joandako maiatzean gibeleko transplantea egin eutsienetik makalik egoala.
Haizea Hormaetxea: 'Trikitixearen lehenengo notak entzun eta sua bizten jaku barrutik'
2013-10-28 10:20 BarriketanEuskal Herriko Jantza Txapelketako irabazlea
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...