Gonzalez de Iñarrituren 'Birdman' irabazle, Oscar sarietan

Bizkaie! 2015-02-23 10:48   Barriak

Pelikula onenaren saria, zuzendari onenarena, gidoi onenarena eta argazki onenarena irabazi ditu Alejandro Gonzalez de Iñarritu mexikarraren Birdman pelikuleak Oscar sarietan. Berau izan da irabazle. Boyhood bere lehiakide nagusiak Oscar bakarra jaso dau. Aktore onenak Julianne Moore eta Eddie Redmayne izan dira.

The Grand Budapest Hotel-ek be, West Andersonen zuzendutako beharrak, lau sari jaso ditu, arlo tenikokoak batez be: diseinu, makillaje, soinu-banda eta jantzi onena. Julianne Moorek jaso dau emakumezko aktore onenaren saria,  Still Alice filmagaitik, eta gizonezkoetan, The Theory of everythingeko protagonista Eddie Redmaynek. Taldeko aktoreei jagokienez, Patricia Arquette (Boyhood) eta J.K. Simmons (Whiplash) izan dira saridunak.

Ingelesez besteko filmik onena Ida izan da, Pawel Pawlikowski poloniarrarena. Animazinozko lanik onenari Oscar saria  Big Hero 6-k jaso dau. Efekto bereziei jagokien saria besterik ez dau lortu Insterstellarek, bost izentapen izan arren.

Oscarren galan aldarrikapenak be entzun ziran, Gonzalez de Iñarrituk immigranteen eskubideak izan zituan gogoan, eta Arquettek emakumezkoentzako bardintasuna eskatu eban.
 
Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu