Nafarroako Parlamentuak Euskerearen Legearen aldaketea onartu dau

Bizkaie! 2015-02-20 09:57   Euskerea berbagai

Euskeraz ikasteko aukerea Nafarroako ikastetxe guztietara zabaldu dau oraingo aldaketeak, eta, ondorioz, eremu ez-euskalduneko eskola publikoetara eroango dau D eredua.

Euskararen legea aldatu dau Nafarroako Parlamentuak, bigarrenez. 2010ean egin eban lehenengoz, eta, orduko aldaketearen eskutik, eremu mistora sartu ziran eremu ez-euskalduneko hainbat herri. Euskeraz ikasteko aukerea Nafarroako ikastetxe guztietara zabaldu dau oraingo aldaketeak, eta, ondorioz, eremu ez-euskalduneko eskola publikoetara eroango dau D eredua. Ezkerrak, PSNk eta Geroa Baik egin dabe legea aldatzeko proposamena: 27 boto jaso ditu alde, eta 23 kontra.

Historikotzat jo eben aldaketearen bultzatzaileek lortutakoa; Aralar-NaBaik eta Bilduk ontzat jo eben, eta babesa emon eutsien lege aldaketeari, baina argi itxita ez dala nahikoa, eta helburua dala euskerea Nafarroa osoan ofizial izatea. UPNk eta PPNk, barriz, kontrako botoa emon eben. Legea aldatzeko beharrik ez zala berretsi, eta barri txartzat jo eben egin izana: Euskerea derrigortu nahi izatea leporatu eutsien Bilduri, batez be. Koalizinoa jo eben lege aldaketearen arduradun nagusitzat, sinatzaileen artean ez dagoan arren.

Atzoko osoko bileran parlamentuko Hezkuntza Batzordean onartutako testua eztabaidatu eta botoa emon eben eben taldeek: hau da, Ezkerrak, PSNk eta Geroa Baik aurkeztutako proposamena eta sozialistek egindako zuzenketea jasoten dituana. Batzordean onartu egin eban parlamentuak zuzenketa hori, PSNren beraren eta UPNren babesagaz. Haren bidez, gobernuaren ardurea da zehaztea zenbat ume behar diran D ereduko lerroa zabaldu ahal izateko, erispide objektiboak kontuan hartuta. Ezkerra eta PPN abstenidu egin ziran zuzenketa horren botazinoan, eta Aralar-NaBaik eta Bilduk, barriz, kontrako botoa emon eben. Talde bi horreek batzordean aurkeztutako euren zuzenketeari eutsi eta gobernuari eskatu eutsien eremu ez-euskalduneko ikastoletako garraioa eta jantokia pagetako, behin-behinean, D eredua eskaintzeko ardurea administrazinoak bere gain hartzen ez dauen bitartean, hain zuzen. Eskaera hori atzera bota eban parlamentuak. Halan da be, lege aldaketeak aurrera egin eban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu