Hemen da Leioako Kultur Maratila 2015

Bizkaie! 2015-02-23 17:56   Kulturea

Leioako Udalak, Artedrama eta Kultur Leioak alkarlanean sortutako aste kulturala aurkeztu dabe gaur goizean Kultur Leioako prentsa gelan. Laugarren urtez jarraian egingo da Kultur Maratila, antzerkia, musika, performantzea, etab. buztartu eta plazaratzea helburu dauelarik, euskal sorkuntzea beti oinarri izanik.

Leioako Udalak, Artedrama eta Kultur Leioak alkarlanean sortutako aste kulturala aurkeztu dabe gaur goizean Kultur Leioako prentsa gelan. Laugarren urtez jarraian egingo da Kultur Maratila, antzerkia, musika, performantzea, etab. buztartu eta plazaratzea helburu dauelarik, euskal sorkuntzea beti oinarri izanik.

Aurkezpenean, Jon Lazkano, Leioako Kultur zinegotzia; Ander Lipus, Artedramako Zuzendari Artistikoa, Joana Ocaña, Nazaret Froufe, Urki Muguruza, Lauka Teatroa konpainiakoa eta Leire Ucha, Oh My God! Konpainiako antzezlea izan dira.

Aurtengo Kultur Maratilak 4 eguneko iraupena izango dau, zezeilaren 26tik martiaren 1era eta bertan 4 antzezlan eta kontzertu bat eskainiko dira.

Ekitaldi guztiak Kultur Leioako Auditorium eta Ambigu aretoetan izango dira eta salneurriak, barriz, 6 eta 10 euro bitartekoak. Ziklo osoa ikusi nahi dauenarentzat, 30 euroko bonoa erosi ahal izango dau Kultur Leioako txarteldegian. Zezeilaren 28rako be eguneko bonoa izango da 12 euroan, egun horretako ikuskizun biak ikusi ahal izateko.

Kultur Maratila ziklo honi jarraipena emon guran, Jon Lazkano zinegotziak esan bezela leku ezin hobea da euskerearen eta kulturearen inguruan publikoa, hedabideak, profesionalak etab. alkartzeko eta bertan parte-hartzeko, beti be adiskidetasun eta alkarlanean oinarritutako proiektua izanik, sorkuntza eta produkzinoa bultzatu guran, bai hegoalde zein iparraldeko loturak indartuz, konpainia zein aretoen ikuspuntutik. Bertara hurreratzen diranak gainera, Kultur Leioako erakusketa gelan Teatroaren taupadak argazki erakusketea ikusi ahal izango dabe, antzezle eta konpainia desbardinen barruko eta eguneroko bizimodura hurreratuz.

Ander Lipusek alkarlanaren idea goraipatu dau, iparraldeko zein hegoaldeko areto desbardinek proiektu barri eta gazteei emoten deutsen aukera ezin hobeagaitik, beti be zubi desbardinak eregiteko egitasmoagaz, aurtengo Kultur Maratila ausarta eta proiektu gazteei eta ez ohikoei zuzendutakoa da. Goseren Gosariak lana be goraipatu dau, musikea, literaturea eta margolana buztartzen dituan lana, hain zuzen eta Jokoz kanpo antzezlana, futbola komedia kutsuagaz jorratutako lana, egilea emakumea izanik, Arantza Iturbe egilea, hain zuzen, Anartz Zuazuaren zuzendaritzapean eta Joseba Apaolaza, Asier hormaza eta Asier Sota antzezleakaz.

Joana Ocaña, Nazaret Froufe eta Urki Muguruza oso pozik agertu dira zabaldu jaken aukereagaitik eta jentea antzerkira joateko konbita egin dabe. Xabier Mendigurenek idatzitako Amodioaren ziega obrearen inguruan, tamalez egungoa izaten jarraitzen dauen gai krudel eta gordina jorratu nahi izan dogu, preso eta bere bikotearen arteko bis a bis bateko egoerea aztertuz, beti be maitasunari lekua bilatu guran

Azkenik, Leire Ucha antzezle eta ideazleak Zer duzu amy obrearen inguruan, komedia kutsua, barre egiteko eta ondo pasetako obrea dala esan dau, egoera harrigarri eta zoroakaz, ezelako lotsa barik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu