Jose Mari Segurolak 'Ukabilak eta loreak' ipuin liburua aurkeztu dau
2015-02-19 12:04 KultureaIgnacio Aldekoa sariketea birritan irabazi ostean, liburua argitaratu barri dau Jose Mari Segurolak azpeitiarrak Elkar etxeagaz. Julen Belamuno ezizenagaz sinatu dau Ukabilak eta loreak. 2007 eta 2013 artean idatzitako kontakizunak batu ditu bere lehenengo lan honetan.
Ignacio Aldekoa sariketea birritan irabazi ostean, liburua argitaratu barri dau Jose Mari Segurolak azpeitiarrak Elkar etxeagaz. Julen Belamuno ezizenagaz sinatu dau Ukabilak eta loreak. 2007 eta 2013 artean idatzitako kontakizunak batu ditu bere lehenengo lan honetan.
Ipuinek ez daukie loturarik euren artean, ez daukie batasunik, baina baditue gauz akomunak, dana dala; esaterako, zortzitik bost Gasteizen jazoten dira, eta danetan, lehenaldiko zeozer bueltau egiten da orainaldira. Horrezaz gan, personaiak ahulak dira gehienetan, euren buruen jaube gura dabe izan, baina inguruko indarrek ez deutsie laguntzen.
Gizonaz aspertuta, abentura zirraragarri batean sartu dan emakumea; arrakastaren gazi-gozoetan, aspaldi galdutako aitaren oroitzapenari aurre egin behar deutsan zinemagilea; errebantxa-konbatearen aurrean, bizitzearen burrokan ere zirt-zart egin behar dauen boxeolaria dira personaietako batzuk.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!