Mo Yan Nobel saridunaren 'Hori da umorea, maisu!' lana kalean da
2013-11-18 13:04 KultureaMaialen Marinek eta Aiora Jakak aurkeztu barri dabe Mo Yan idazle txinatar Nobel saridunaren Hori da umorea, maisu! (Elkar) liburua. Txineratik zuzenean euskeratu ditue testuak. Arrasate Euskaldun Dezagun alkarteak antolatutako Jokin Zaitegi bekeari esker argitaratu da lana.
Nobel-Truk, Jokin Zaitegi bekearen alde
2013-11-18 12:53 KultureaArrasate Euskaldundu Dezagun (AED) Elkarteak ekimena jarri dau abian, 2002tik urtero literaturako Nobel saridunen lanak euskerara ekarteko erabili izan dan sariketea finantzetako zailtasunei aurre egiteko helburuagaz.
Kirmen Uriberen 'Bilbao-New York-Bilbao' serbokroazieraz, albanieraz eta georgieraz argitaratu da
2013-11-18 11:35 KultureaKirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao (Elkar) eleberria bere bidea egiten dago etenbarik nazinoartean, eta serbokroazieraz (Geopoetika), albanieraz (Toena) eta georgieraz (Ilia University Press) argitaratu da orain. Bilbao-New York-Bilbao liburuak Espainiako Narratiba Saria irabazi eban 2009an eta gaurdaino 14 hizkuntzatara itzuli da.
Lore Bengoetxea: 'Papeleko harpidedunak dira gure oinarria'
2013-11-18 10:37 Barriketan Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza-ko zuzendari ohiaAitor Sarriegi eta Sustrai Colina nagusi astegoieneko finalaurrekoetan
2013-11-18 10:03 BertsolaritzeaFinalaurrekoak amaituta, ondokoak dira finalaurrekoen bigarren itzulirako sailkatzea lortu daben bertsolariak: Amets Arzallus, Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Mantxi, Jokin Uranga, Unai Iturriaga, Julio Soto, Alaia Martin, Fredi Paia, Etxahun Lekue, Jon Martin, Aitor Mendiluze, Unai Agirre, Jone Uria, Agin Laburu eta Jexux Mari Irazu.
Aspaldiko proiektua berreskuratu dabe Angel Unzuk eta Txuma Murugarrenek '14 abesti eta hamahiru istorio txiki' diskoan
2013-11-15 15:44 MusikeaOrain hamahiru urte sortutako proiektua gauzatu dabe Angel Unzu gitarristeak eta Txuma Murugarren abeslariak 14 abesti eta hamahiru istorio txiki (Gaztelupeko hotsak) diskoan. Lehen aldia da Murugarrenek inork sortutako doinuak abesten dituala, eta Unzuk be lehenengoz jardun dau konposatzaile pop-rock munduan.
Euskal Kulturearen XV. Jardunaldiak Getxon abenduaren erdialdera bitartean
2013-11-15 15:35 jardunaldiakEuskerea eta euskal kulturea euskaldunei ez eze, zeozertxu dakitenei eta jakin ez baina interesa dabenei be hurreratzea izango da Euskal Kulturearen XV. Jardunaldien helburua.
Myanmarreko erregimenaren zentzunik bako bunkerra
2013-11-15 14:48 BidaideEgunez Naypyitaw uriburuan ez dabil arimarik be. 2005eko amaieran hasi ziran eregiten erregimen militarra eta menpekoak bereizteko asmoz eta gaur egun gitxi dira Myanmarreko uriburu barria kiskaltzen dauen eguzpipean ausartzen diranak. Eregite lanak ez ditue amaitu baina Batzorde Militarrak aurreikusitako miloe bat biztanleko kopurua ez da inon agiri.
Odolaren mintzoa indartsu dator, laukotearen lehenengo diskoan
2013-11-15 14:40 MusikeaHardcore soinua da nagusi Odolaren mintzoa taldearen lehenengo diskoan. Laukotearen izen bereko lana da, bost kanta ditu eta jentaurrean aurkezten dabilz daborduko. Gaur, hilak 15, Lasarteko Zulo aretoan joko dabe, 22:00etan.
Pedro Maria Unanue Nazinoarteko Kanta Lehiaketearen irabazleen gala lirikoa Bilboko Arriagan egingo da
2013-11-15 13:05 MusikeaBFAk antolatuta 2012ko zemendiaren 26tik abenduaren 1era arte egin zan Pedro Maria Unanue Nazinoarteko Kanta Lehiaketea irabazi eben sei interpreteek parte hartuko dabe zemendiaren 19an Bilboko Arriaga Antzokian egingo dan gala lirikoan. Zehatz esateko, Sun-Hyung Cho, Seung-Gi Jung, Miren Urbieta Vega, Sergio Escobar Perez, Iwona Sobotka eta Karoly Szemeredy dira interpreteak.
Eratu hirukoteak hasi dau 'Ispilu iluna' diskoa aurkezteko birea
2013-11-15 10:38 MusikeaHamaika kanta ditu Eratu taldearen bigarren diskoak, Ispilu iluna (Mauka) lanak. Usurbilgo Hi-Hain estidoan grabau dabe, Haritz Harreguyren zuzendaritzapean. Behar barria aurkezteko birea hasi dabe daborduko, zapatuan, zemendiak 16, Bilboko 7Katu gaztetxean joko dabe, 21:30ean.
Manuel Irujok erbestera eroan zituan liburuen artxiboa dohaintzan jaso dau Liverpooleko Unibersidadeak
2013-11-15 10:03 kulturbizManuel Irujoren ondorengoek, abokatu eta politikari jeltzale zanak Pariseko eta Londreseko erbestera eroan zituan liburuen artxiboa dohaintzan emon barri deutsie Liverpooleko Unibersidadeari. Horregaz batera, Etxepare Euskal Institutuak bi ekimen barri jarriko ditu abian Irujo zanaren lana eta itzala aztertzeko: Manuel Irujo Lecture Biltzarra eta Manuel Irujo Fellowship Katedrea.
BFAk 6,2 miloe euro zuzenduko ditu 2014an euskerearen erabilerea sustatzeko
2013-11-14 17:56 Euskerea berbagaiApustu estrategiko eta aitzindaria egingo da, euskera planak ezarriz 17 foru entidade eta enpresetan, eta aurrera egingo da euskerearen presentzia eta erabilerea sendotzen IKTetan, hori ezinbestekoa baita apurka-apurka benetako elebitasuna bermatu ahal izateko.
Landakotik harago Durangoko Azokeak jarduerez beteko dau Durango
2013-11-14 14:55 KultureaDurangoko Euskal Liburu eta Diskoen Azokea izatetik, Durangoko Azokea izatera pasau da aurten; izen laburragoa, baina era berean zabalagoa. Gainera, Kulturaren plaza leloa atxikita izango dau. Gune guztiak plaza horren parte baitira: Areto Nagusia; Ahotsenea; Kabi@; Irudienea; Plateruena; Saguganbara; eta Szenatokia.
Audiencek AEBetan grabautako 'Big affaire' kalean da
2013-11-14 14:54 MusikeaOrain urtebete hasitako proiektuaren emoitzea da Audiencek aurketu dauen Big affaire. Hamaika kantek osotzen dabe diskoa. AEBetan grabau dabe, John Agnelloren zuzendaritzapean. Lanaren izenburuak berak dinoan lez, asunto handia izan da kanpoan grabetea, esperientzia itzela.
hóPLAY13 bideo joko independenteen nazinoarteko lehiaketea zemendiaren 25etik abenduaren 1era izango da Bilbon
2013-11-14 14:41 jardunaldiakNazinoarteko aisialdi elektronikoaren eta arte alkarreragileen arlo ludiko, teknologiko, industrial, kultural eta sozialak batu eta proiektauko dira Bilbon. Jaialdian bideo joko independenteen sormenaren arduradunen lana goraipatu nahi da, bai eta euren izaera hezigarria eta sortzailea be.
Euskal zinemagileen zortzi film labur, 55. Zinebiko Sail Ofizialean
2013-11-14 14:37 BarriakSail Ofizialean lehian izango diran zortzi euskal pelikulekaz abiatuko da Zinebi jaialdiaren 55. edizinoa barikuan, hilak 15. Edegiera ekitaldia Arriaga antzokian egingo dabe, 20:00etatik aurrera. Ganera, Agustin Diaz Yanes zinemagile espainiarrak Ohorezko Mikeldia jasoko dau.
Juan Bautista Eguzkitzaren sermoi eta berbaldi nabarmenenak liburu baten batu ditu Labayruk
2013-11-14 13:49 kulturbizNeure entzule maiteak Labayru Ikastegiak argitaratu dau, Jarein bilduman, BBK Fundazinoaren laguntzinoagaz. Bertan, Juan Bautista Eguzkitzaren sermoi hautatuak ez eze, haren bizitzearen ganeko zertzeladak, bibliografia eta abar topauko doguz. DVDa be badakar argitalpenak.
Aurreko hiru urteetako euskaltegietako matrikulazinoen jatsierea eten egin da 2013-2014 ikasturtean
2013-11-14 13:16 Euskerea berbagaiEuskerearen transmisinoan, familia, hezkuntza sistemea eta helduen euskalduntzea dira hiru oinarri nagusiak. Esaterako, euskereak azken hogeita hamar urteotan irabazi dituan 300.000 hiztun barrietatik, 100.000 inguru izan daitekez helduen euskalduntzeak emon dituanak.
'Egungo euskal saiakeraren historia' kaleratu barri dau EHUk
2013-11-14 11:16 kulturbizEuskal Herriko Unibersidadeko Laida ikerketa taldeak Egungo euskal saiakeraren historia liburua argitaratu barri dau. Joseba Sarrionandiaren Ni ez naiz hemengoa (1985) eta Anjel Lertxundiren Eskarmentuaren paperak (2009) mugarrien artean dagozan beste hamar zutabe aztertzen ditu Euskal Literatura Saileko behar barriak.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...