'Refugiado'
2015-03-12 13:43 Zinema kritikakEmakumearen kontrako indarkeria dau gai nagusi film honek. Zazpi urteko ume baten ikuspegitik begiratzen deutso ikusleak drameari, eta hori dau berezi, hain zuzen be, pelikula honek. Apaindura barik, eta personaia gitxi batzuk erabiliz, zuzendariak bildurrari buruzko lan miresgarria egin dau.
- Zuzendaria: Diego Lerman
- Gidoilariak: Diego Lerman eta María Meira
- Interpreteak: Julieta Díaz, Sebastián Molinaro, Marta Lubos, Silvia Baylé, Sofía Palomino, Sandra Villani, Paula Ituriza
- Iraupena: 95 minutu
- Herrialdeak: Argentina, Frantzia, Polonia, Kolonbia, Alemania
- Generoa: dramea
Emakumearen kontrako indarkeria dau gai nagusi film honek. Zazpi urteko ume baten ikuspegitik begiratzen deutso ikusleak drameari, eta hori dau berezi, hain zuzen be, pelikula honek.
Azkenengo astinaldiaren ostean, emakumeak etxetik ospa egiten dau, Martias semeagaz. Emakumea umedun dago. Umeak ez dau ezelan be ulertzen zergaitik doazen etxetik, zergaitik itxi behar dituan jostailuak eta lagunak. Egoerea ulertu arteko prozesua bidai baten antzekoa izango da berarentzat.
Andreak sentiduten dauen bildurra oso ondo transmitiduten dau pelikuleak eta, zentzu horretan, tensinoz betetako thriller baten itxurea hartzen dau momentuan. Ez da sekula erasotzailearen arpegia ikusten, eta bere ahotsa entzuten dogunean, abegitsua begitantzen jaku. Baina emakumearen arpegia ikustean, arriskua sentiduten dogu bat-batean. Eskuko telefonoa entzuteagaz bakarrik bildurra eta arriskua igarten doguz.
Apaindura barik, eta personaia gitxi batzuk erabiliz, zuzendariak bildurrari buruzko lan miresgarria egin dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!