Uribe Kosta aurrera Bertsolari Gazteen BBK sariketan

Bizkaie! 2015-03-11 13:38   Bertsolaritzea

Uribe Kostako taldeak irabazi dau gaur goizean Zallan jokatu dan BBK Sariketako bigarren kanporaketea, Enkarterriko taldearen kontra. Holan, Sopelako finalaurrekoan kantetako txartela eskuratu dabe Uribe Kostako taldekoek.

Zallako Mimetza ikastetxean jokatu da bigarren kanporaketea eta Uribe Kosta eta Enkarterri izan dira aurrez aurre; hurrengo kanporaketea martiaren 17an izango da Durangon.

Uribe Kostako taldeak irabazi dau gaur goizean Zallan jokatu dan BBK Sariketako bigarren kanporaketea, Enkarterriko taldearen kontra. Holan, Sopelako finalaurrekoan kantetako txartela eskuratu dabe Uribe Kostako taldekoek.

Gaztetxuen mailan Enkarterriko Leire Portugues Cebrian, Xabier Mardones Etxebarrieta eta Ander Uzelai Aristi izan dira kantuan; Uribe Kostakoak, ostera, Maider Barañano Uribarri, Aritz Landeta Terceño eta Unai Mendiburu Valor izan dira.

Gazteen taldean, barriz, Asier Alcedo Canok, Beñat Amezaga De Diegok eta Nuria Cortada Ibañezek osotu dabe Enkarterriko hirukotea; eta Inazio Vidal Gurrutxagak, Paule Loizaga Legarrak, Imanol Uria Albizurik Uribe Kostakoa.

Danetara, Uribe Kostako taldeak 420 puntu lortu ditu; Enkarterrikoak, ostera, 375.

Hurrengo kanporaketea martiaren 17an jokatuko dabe Durangoko Fray Juan de Zumarraga institutuan, Durangaldea eta Busturialdeak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu