Ibon Sarasola, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuko arduradunak be dimitidu egin dau
2013-12-05 09:30 kulturbizEuskaltzaindiaren Hiztegi Batuko ardurea itxi egingo dau Ibon Sarasolak (Donostia, 1946) eta zuzendaritzeari emon deutso horren barri dagoeneko. Gramatika Batzordeko kide guztien dimisinoaren ondoren dator Ibon Sarasolarena. Azken bolada honetan Euskaltzaindian ikusten dodan giroa ez da gogokoa, ez naiz eroso sentiduten.
Aiko taldeak jantzan eginarazoko gaitu 'Soken dantza' disko barriagaz be
2013-12-04 14:49 MusikeaJantzan egiteko hamabi doinuk osotzen dabe Aikoren lan barria, Soken dantza (Elkar). Alvaro Garcia gitarristeak sortu eta interpretau ditu kantak, taldearen ohiko errepertoriora egokituta, jotea, balsa, polkea, tangoa, jauzia eta abar. Abenduaren 14an egingo dabe jentaurreko aurkezpena, Durangoko Plateruena kafe antzokian. Jantzan hasi eta amaitu dabe prentsaurrekoa.
Juanito Dorronsoro ikerlariak jarriko deutso txapela Bertsolari Txapelketa Nagusiko irabazleari
2013-12-04 14:26 BertsolaritzeaJuanito Dorronsorok ipiniko deutso txapela irabazleari. 1936an Ataunen jaio zan Dorronsoro, baina aspalditik Zumaian bizi da. 60 eta 70eko hamarkadetan, ikastolen mobimentuaren sortzaileetako bat izan zan eta, ganera, eskoletan bertsolaritzea sartzen aintzindari izan zan. Dana dala, bere lanik aitagarriena bertsoen doinuak aztertzea izan da.
18. Euskal Dendeak abenduaren 5ean zabalduko ditu ateak Durangon
2013-12-04 13:23 KultureaArtisautza zure eskura lelopean dator aurtengo edizinoa. Arbaso artisauen alkarte nazionalak antolatzen dau eta Euskal Herriko artisautzearen erakusleiho garrantzitsutzat hartzen da. Azokea Durangoko merkatu plazan egingo da abenduaren 5etik 8ra. Danetara 52 erakusketari izango dira eta horreetatik hamarrek lehenengoz parte hartuko dabe.
Doinu gogorragoekaz dator Ze Esatek 'Ibuprofeno' disko barrian
2013-12-04 11:09 MusikeaSortu barri daben Mirentxu Records zigilupean kaleratu dau Ze Esatek taldeak Ibuprofeno disko barria. Hirugarren honek aurrekoek baino doinu gogorragoak dakarzala dinoe, gitarra indartsuagoak eta bajuak distorsinoagaz. Ahotsenean joko ditue kanta barriak, abenduaren 6an, 15:00etan.
Euskaltzaleak alkarteak jaso dau aurten Eusko Ikaskuntzaren ENE Saria
2013-12-04 10:32 sariak-autortzakEusko Ikaskuntzak urtero emoten dauen ENE Sariaren aurtengo irabazlea Euskaltzaleak Buenos Airesko euskera eskolea izan da, euskerearen eta euskal kulturearen alde egindako lanagaitik.
Susa argitaletxeak 'Munduko Poesia Kaierak' bildumea sortu dau
2013-12-04 10:13 KultureaBeñat Sarasolaren zuzendaritzapean, Susa argitaletxeak abiatu barri dau Munduko Poesia Kaierak bildumea. Mundu osoko sei poeten antologiak kaleratuko ditue urtero, eta daborduko datorren urteko lanen laginez osotutako liburua argitaratu dabe.
Leioako XIV. Pop Rock Lehiaketeak badauka kartela
2013-12-03 17:33 MusikeaEpaimahaiaren botoak eta jarraitzaileen botoak gogoan hartuta, Exclamacion kartelak irabazi dau eta horixe erabiliko da Leioako XIV. Pop Rock Lehiaketea iragarteko. Xabier Mendive Salazar Gasteiztarra da egilea. Botazinoan Bozketan 503 lagunek parte hartu dabe.
Jantzan egiteko prest dator Damba taldea 'Hautsi... eta izan zaitez zu' disko barriagaz
2013-12-03 16:59 MusikeaIndartsu dator Damba taldea Hautsi... eta izan zaitez zu (Agorila) lan barriagaz. Musikea, hitzak, ahotsak, danak dauka indar gehiago, kideen esanetan. Kontzertuak jai bihurtzeko gogoz dagoz. Zemendian Bartzelonan eta Londresen jo ostean, Ahotsenean izango dira hilaren 7an, 18:30ean.
Azkue Fundazinoak Mintzatu 2.0 aurkeztu dau eskuko telefonoetarako egokituta eta baliabide gehiagogaz
2013-12-03 16:40 Euskerea berbagaiAzkue Fundazinoak Mintzatu webgunea hobetu eta erabiltzaileen esku jarri ditu hainbat baliabide barri. Horrezaz gan webgunea smartphone gailuetan erabilteko aplikazinoak be garatu ditu. Aitatu webgunearen helburua da mundu osoko gune euskaldunak batu eta Mintzaturen sarean jartea.
Durangoko Azokan ‘Konpota’ bakarrizketea estreinauko dau Eneritz Artetxek
2013-12-03 14:08 KultureaKonpota, Dxusturi teatroa taldearen obran, Eneritz Artetxe aktoreak bakarrizketa bat interpretauko dau, Philipe Gaulieren testu batean oinarritua eta Antton Lukuk euskeratua. Abenduaren 8an estreinauko da, 19:00etan, Szenatokian (San Agustin kulturgunea), Durangoko Azokearen Arte Eszenikoen plazan.
Euskaltzaindiko Gramatika Batzordeko kideek dimitidu egin dabe
2013-12-03 13:53 Euskerea berbagaiPello Salaburu Gramatika Batzordeko buruak gaur goizean emon dau barria Euskadi Irratian. Akademiako zuzendaritzeak batzordeagazko konfiantzea galdu dauela esan dau Salaburuk. Erramun Osa Euskaltzaindiko idazkariordeak, barriz, ez dauka dimisinoen barririk.
Esne Beltzak kalean dauka 'Gora!' laugarren diskoa
2013-12-03 13:14 Musikea5Gora zigilu barria estreinau dau Esne Beltza taldeak Gora! beharragaz. Hamazazpi abesti sortu ditue, aurreko lanen bide beretik. Oraingoan be, makina bat kolaborazino izan dira, hogeiren bat. Abenduaren 6an aurrerapen txiki bat eskainiko dabe Durangoko Azokan, Ahotsenea gunean, abenduaren 6an.
Kalean dago Astola aldizkariaren 7. zenbakia
2013-12-03 10:31 kulturbizGerediaga Elkartearen ekimenez, hamar erreportaje interesgarri bidelagun hartuta, Durangaldeko historian sartzeko aukerea emoten deusku Astola aldizkariko zenbaki barri honek. Ohiko salmenta puntuetan eta Durangoko azokan salgai egongo da urtekaria, 5 euroan.
Xabier Montoiak 'Azken afaria' eleberria plazaratu dau
2013-12-03 10:29 KultureaZazpigarren nobelea dau Azken afaria (Susa) Xabier Montoia idazle eta musikari gasteiztarrak. Gaztetako lau lagunek bazkaria egin dabe Bilbon, trankil bizi dira danak, baina jazoera latz batek euren harremana kakaztuko dau.
'Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa' liburua Euskaltzaindiaren webgunean irakurgai dago
2013-12-02 17:26 Euskerea berbagaiHitz-ordena. Erabilera estrategikoa liburua sarean ipini barri dau Euskaltzaindiak, eta Akademiaren webgunean bertan konsultau daiteke. Jagon bildumearen 14. zenbakia da. Euskaltzaindiaren Corpus batzordeak landu dau, eta Pello Esnal batzordekidea izan da koordinatzailea.
Rock gordina dakar Aneika ara hirukote bizkaitarrak lehenengo diskoan
2013-12-02 14:42 MusikeaAneika ara, mila eratan, holan ulertzen dau Zigor Iturbe, Argibel Euba eta Alex Lopez hirukoteak musikea, eta modu horretan azaldu dabe izen bera ipini deutsien diskoan. Hamabi kanta daukaz Aneika ara (Gaztelupeko hotsak) lanak, rocka dau osogai nagusi, eta beste makina bat bere bai. Abenduaren 5ean, Durangoko Azokan joko dabe.
Bilboko Arte Ederren Museoko zaharbarritze programeagaz, hamar artelan lehengoratu dira aurten
2013-12-02 14:27 KultureaSortu ziraneko itxurea berreskuratuta, gaur aurkeztu ditue XV. mendeko margolan bi, Joan Gonzalezen sei marrazki eta euskal artista biren koadro bana, Aurelio Arteta eta Rafael Balerdirenak hain zuzen. Ganera, zaharbarritze teknikak ikasten dabilzan gazteentzat, prestakuntza beka barria aurkeztu dabe.
Balendin Lasuenek jaso dau Ohorezko Lauaxeta Saria
2013-12-02 14:00 sariak-autortzakAurtengo edizinoan, Bizkaiko Foru Aldundiak Balendin Lasuen Solozabali (Zaldibar, 1924) emon deutso Lauaxeta Ohorezko Saria; Ricardo Arregi Díaz de Herediari Lauxeta Poesia Saria Bitan esan beharra lanagaitik eta Jabi Elortegiri Lauaxeta Ikus-entzunezkoen Saria, Galerna lanagaitik.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...