Dantzerti, Euskadiko Arte Dramatiko eta Jantza Goi-mailako Eskolea aurkeztu dabe
2015-04-01 15:43 KultureaIkasketa artistikoek bizi daben susperraldia, profil profesional barrien eskaerea eta Euskadin antzerkigintzeak betidanik izan dauen indarra kontuan izanda, arte dramatikoa eta jantzea batzen dituan goi mailako eskolea sortzea erabagi dau Eusko Jaurlaritzeak, Dantzerti, hain zuzen be.
Ikasketa artistikoek bizi daben susperraldia, profil profesional barrien eskaerea eta Euskadin antzerkigintzeak betidanik izan dauen indarra kontuan izanda, arte dramatikoa eta jantzea batzen dituan goi mailako eskolea sortzea erabagi dau Eusko Jaurlaritzeak, gizarteagaz, hizkuntzakaz, kultureagaz eta lanagaz hartu-emon zuzenak bideratuko dituan zentro bat.
Arte Dramatikoko eta Jantzako goi-mailako arte-irakaskuntzen helburua ikasleei kalidadezko prestakuntza artistikoa emotea da, baita etorkizuneko profesionalen kualifikazinoa bermatzea be.
Datorren 2015-2016 ikasturtean, Euskadik goi-mailako beste bi titulazino izango ditu. Legegintzaldiko plan estrategikoari jarraituz, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak honako goi-mailako arte-ikasketa honeek abiarazoko ditu: Arte Dramatikoa, interpretazino espezialidadean; eta Jantzea, koreografia eta interpretazinoa espezialidadean.
Profesional bilakatzeko interesa daben personei zuzenduta dagoz aitatu ikasketak, ikasketa mueta honetarako borondatea eta gaitasuna daben ikasleei zuzenduta, konstantzia eta dedikazinoa eskatzen dabelako.
Goi-mailako arte-ikasketen bidez, ikasleek ingurune horretan txertatzeko beharrezko erremintak eskuratuko ditue, eta, horrezaz gan, arte-irakaskuntzako ikastetxeetan eskolak emoteko aukerea be izango dabe. Gradu baten pareko titulua izango da ondorio guztietarako.
Ikasketak Dantzertik eskainiko ditu, hau da, Euskadiko Arte Dramatiko eta Jantza Goi-mailako Eskoleak. Ikastegia Bilbon dago, Juan Crisóstomo de Arriaga konserbatorioan.
Goi-mailako arte-irakaskuntzea musikako irakaskuntza profesionalagaz buztartuz, sinergia interesgarriak sortuko dira; ekarpen eta alkarreragin nabarmenak izango dira eta alkarregaz parte hartuko dabe trebakuntzako hainbat proiektu eta jardueratan.
Arte Dramatikoko eta Jantzako goi-mailako eskolan sartzeko, honako baldintzak bete beharko dira:
- Batxiler-titulua izatea edo Unibersidadean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarbide-probea gaindituta izatea.
- Sarrera-proba bat egin beharko da ikastegian bertan.
Dana dala, batxiler-titulurik barik be hasi daitekez ikasketak, hezkuntza-administrazinoak urtero deitzen dituan Batxilergoaren ordezko heldutasun-probak gaindituta. Esandako probea egiteko apirilaren 14a baino lehen emon behar da izena. Sarrera-proba espezifikoa gainditzeak urtebeterako balioko dau, eta irakaskuntza mueta hau eskaintzen duaen Estaduko edozein ikastegitan sartu ahal izango da haregaz.
Ikasketa-planak
Arte Dramatikoko eta Jantzako goi-mailako ikasketek lau ikasturte akademiko izango ditue, eta danetara 240 ECTS kreditu. ECTS kreditua 30 orduko lan-neurria da, ikasleak jagokon ikasketa-programa ofizialean finkatutako helburuak beteteko. Kredituon barruan hainbat eratako lanorduak sartzen dira: eskola-ordu teoriko eta praktikoak; irakastorduak; mintegiak, lanak, praktikak edota proiektuak egitekoak edota azterketak eta ebaluazino-probak egiteko eskatutako orduak.
Goi-mailako arte-ikasketa honeek jardunaldi osoz dedikautako ikasleentzat dagoz diseinauta, ikasturte akademiko bakotxean gitxienez 36 astez.
Plaza-kopurua eta egutegia
- Arte Dramatikorako (Interpretazinoa) 15 plaza deituko dira.
- Jantzarako (Koreografia eta Interpretazinoa) 25 plaza deituko dira.
Sarrera-probarako izena emoteko epeari jagokonez, 2015-16 ikasturterako, epea maiatzaren 4tik 22ra egongo da zabalik.
Arte Dramatikoko probak bagileko lehen hamabostaldian egingo dira, eta Jantzakoak, barriz, bigarrenean.
Matrikuletako epeari jagokonez, garagarrileko bigarren hamabostaldian zabalduko da.
Dantzerti
Euskadiko Arte Dramatiko eta Jantza Goi-mailako Eskoleari Dantzerti izena jarri deutsie, 1930eko hamarkadako gizarte-mobimentuak zeozelan gogora ekarriz. Garai haretan sortu zan Antzerti aldizkaria, Euskadiko antzerkigintzea babesteko helburuagaz.
Orain, aurretik D letrea ipinita, beste diziplina bat dago oinarrian: jantzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!