II. Bilboroad, Harley Davidson topaketa handienetakoa Bilbon

Bizkaie! 2015-04-08 14:18   Kulturea

II. Bilboroad, Harley Davidson topaketa handienetakoa maiatzaren 15, 16 eta 17an izango da Bilbon. Bilbao Chapterrek, Harley Davidsonek eta Bilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Sailak bultzatuta. 

II. Bilboroad, Harley Davidson topaketa handienetakoa maiatzaren 15, 16 eta 17an izango da Bilbon. Bilbao Chapterrek,Harley Davidsonek eta Bilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Sailak bultzatuta, Bilboroadek Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilbao Centroren, EHDCren, Estrella Galiciaren, Ganene Jatetxearen, Gurutze Gorriaren, Electric Galearen eta Artea higiezinen agentziaren laguntzinoa izango dau.

Bilboroadeko programazinoan bi inskripzino muetaren bitartez hartu ahal izango da parte; Harley Owners Group (HOG) taldeko kideek 40 euroko inskripzinoa egin ahal izango dabe asteburu osorako; beste alde batetik, zapatuan, maiatzaren 16an eta domekan, maiatzaren 17an, goizean, antolatutako jarduerez gozau nahi dabenek, 15 euro ordaindu beharko dabe inskripzinoa egiteko. Ekitaldia Harley eta mueta guztietako motorrentzako zabalik egongo da.


Egitarau zabala

Astegoien osoan zehar, Bilbok Harley Davidson zale guztiak hartuko ditu. Motor hotsak etenbarik entzungo dira uri osoan zehar, jarduerez betetako astegoienean. BilboRoad 2015eko jardueren agendan, ibilbideak egingo dira uri barruan, barrualdeko zein kostaldeko kamninoetan zehar, Loizaga Torretxean, Roll Royce kotxeen munduko erakusketa handienetakoa bisitau ahal izango da, gau jaiak egingo dira Luber Jack taldearen zuzeneko musikeagaz, umeentzako tailerrak eta bestelako jarduera gehiago antolatuko dira.

Euskal Herri Kirolen erakustaldia eta kaskoen aerografia tailerra aurtengo edizinoaren nobedadeen artean izango dira. Txapelketan sari bi izango dira, irabazten dauenarentzat 1.000 euroko saria eta bigarrenarentzat, barriz, 500 eurokoa. Txapelketearen oinarriak www.bilboroad.com webgunean konsultau daitekez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu