Musika Zuzenean lehenengoz aurten, Durangoko Azokan

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-12-08 11:25   Kulturea

Durangoko Azokea estreinau dau aurten Musika Zuzenean ekimenak. Autoproduzidutako diskoak dira nagusi standean, tartean, Skatu, Mobydick, Malenkonia eta Mantisasaren beharrik barrienak. Artekale 42 da euren txokoa.

Durangoko Azokako azkenengo egunean be makinatxu bat aukera

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-12-08 10:49   Kulturea

Idazle eta musikari ezagun ugariren bisitea jasoko dau Durangoko Azokeak gaur, azkenengo egunean, besteak beste, Landakon izango dira Ramon Saizarbitoria 2013ko Euskadi Saria, Koldo Izagirre, Miren Agur Meabe, Kepa Juntera, Ken Zazpi, Patxi Zabaleta, Zea Mays, Jon Arretxe eta Toti Martinez de Lezea. Gaur, ganera Azokearen balorazinoa egingo dabe, 11:30ean.

Bizkaiko Bertsozale Elkartearen 30. urteurren jaia

Bizkaie! 2013-12-07 14:38   Bertsolaritzea

Abenduaren 7an, 18:00etatik 19:00etara, Durangoko Azokan egingo dan bertso ekitaldi laburrak Bizkaiko Bertsozale Elkartearen 30. urteurrenaren harira antolatutako ekintzen amaierea ekarriko dau.

Estitxu Fernandez 'Gure erditzearen jabe' liburuaren aleak sinatzen dago Ereinen saltokian

Bizkaie! 2013-12-07 14:02   kulturbiz

Erditze kontzienteak garaiotan dauen garrantzia azpimarratzen dau lan honek, hau da, erditzera doan emakumearentzat, informauta egotea eta bizi dauen egoeraz jaubetzea ze mesedegarria izan daitekeen, ez bakarrik ahalik eta erditze seguruena biziteko, baita erditzea esperientzia betegarria izateko be.

Antzerki maratoia martxan dago Szenatokia aretoan

Bizkaie! 2013-12-07 13:28   Kulturea

Maratoiak bi atal izango ditu: 12:00etatik 14:00era eta 18:00etatik 20:00era. Goizeko txandea The True antzerki talde mungiarrak zabalduko dau, Bidaia Magikoa antzezlanagaz. Behin barruko bildurrak eta mamuak gaindituta, nork bere mugak apurtu leikezala erakusten dau obra honek, alkarrizketa arin eta barregarriz osotuta eta hainbat jantza eta abestigaz lagunduta.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Zinemea eta antzerki maratoia gaur Durangoko Azokearen 3. egunean

Bizkaie! 2013-12-07 10:59   Kulturea

Durangoko Azokearen erdia pasauta, ekitaldiz ganezka dator hirugarren eguna. Irudienean, adibidez, 80 egunean filmeko Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zuzendariek, eta Xabi Berzosa produktoreak Loreak Errepidean pelikulea aurkeztuko dabe. 2014ean estreinauko da filma, baina lanaren 15 minutuko aurrerapena egiteaz gan, grabazinoaren eta produkzinoaren ganeko kontuak jorratuko ditue.

Hunkituta jaso dau Argizaiola Douglassek

Bizkaie! 2013-12-07 10:34   sariak-autortzak

Bart egindako Argizaiola sariaren ekitaldian, Negar asko egin dot hor jesarrita nengoala, eta oso emozionauta nago. William Anthony Douglassen lehen berbak izan dira, Argizaiola saria jasokeran esandakoak. Euskal Herrian egin dituan hainbat lagun igon dabe haren aurretik taula gainera, eta lagunen berbakaz hunkituta agertu da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hala Bedi '30 Urte Kolpez Kolpe' liburu DVDa eskuragarri

Bizkaie! 2013-12-06 13:43   kulturbiz

Hala Bedi Irratia 1983 an jaio zan eta bere urtemugea ospatzeko irratiaren 30 urteko historia argitara atera nahi izan dabe liburu baten bitartez. Bertan, irudi, dokumentu historiko eta enkarguzko komiki eta ilustrazinoak jasoten dira. Liburuari lagunduz irratiaren historia eta gaur egungo funtzionamendua azaltzen dauen dokumentala dogu.

Taupaka: sortzaileak euskal kulturgintzearen eredu alternatiboa eregitearen alde

Bizkaie! 2013-12-06 12:11   kulturbiz

Taupaka elkartea musikariak, argazkilariak, pailazoak, ipuin kontalariak, idazleak, antzezleak eta beste sortzaile asko osoatzen dabe. 2011 urtean batu ziran, Zuk zeuk egin edo Do it yourself lemapean lan eginez, euskal kulturgintzan eredu alternatiboa eta desbardina eregiteko beharra ikusten ebelako.

William Douglass, Durangoko Azokako bigarren eguneko protagonista

Bizkaie! 2013-12-06 11:49   Kulturea

William A. Douglass antropologo amerikarra izango da Durangoko Azokako bigarren eguneko izar nagusia. Gauean Argi izeneko galan jasoko dau Argizaiola Saria Nerea Mujika Gerediaga elkarteko lehendakariaren eskutik. Hitzordua 20:30ean izango da, San Agustin Kultur Gunean (Szenatokia gunea).

Eskozia eta Durango bat eginik

Bizkaie! 2013-12-06 10:40   Kulturea

Itsaso zabala ez da oztopo izan bi herri txiki honeek alkarri begira egoteko, eta 48. edizino honetan be alkarren esperientziak konpartiduko doguz. Eskoziaz eta Euskal Herriaz dabil Nerea Mujika, Gerediagako presidentea.

Arrastian egingo dabe 48. Durangoko Azokearen inaugurazino ofiziala

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-12-05 15:16   Kulturea

Lehenengo orduko jente pilaketearen ostean, trankilago dago orain Landako. Goizean edegi ditu ateak 48. Durangoko Azokeak, baina inaugurazino ofiziala arrastian izango da, 18:30ean.

Osakidetzako II. Euskera Planak zerbitzuaren kalidadea hobetzea dakar

Bizkaie! 2013-12-05 14:38   Euskerea berbagai

Osakidetzako II. Euskera Planaren ardatz nagusietako bat da aurrea hartu behar jakola herritarren eskariari, euskerazko arreta eskatzeko ardurea euren esku itxi barik. Ondorioz, neurriak hartuko dira erabiltzaileei egin beharreko harreran eta emon beharreko asistentzia zerbitzuetan eurek lehenetsitako hizkuntzea erabiltea bermatzeko, Lehen Mailako Arretatik hasi eta Arreta Espezializaturaino.

Euskal Dendearen 18. edizinoa be martxan dago

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-12-05 13:56   Kulturea

Landakotik urrun barik dago Euskal Dendea, Durangoko Merkatu plazan. Goizeko hamaiketan zabaldu ditu ateak, eta bederatziak arte egongo da zabalik. 18. edizino honetan 52 salgune izango dira.

Labayru Ikastegia be Durangoko Azokan

Bizkaie! 2013-12-05 13:49   Kulturea

Aratusteak Bizkaian liburu eta DVD euskarrietan, aratusteen izenak, ezaugarriak, inguruan dituen beste jai-ospakizun batzuk eta herriz herriko ohitura edo tradizinoak batzen dira, bai liburuan azalpen moduan, bai DVDan dokumental antzera.

EHUk itzulpenak eta jatorriz euskeraz idatzitako liburuak daroaz Durangoko Azokara

Bizkaie! 2013-12-05 13:16   kulturbiz

Danetara, UPV/EHUko Euskeraren arloko Errektoreordetzeak 17 titulu argitaratu ditu aurten; horreeetatik 5 jatorriz euskeraz idatzitakoak eta ganerako 12ak itzulpenak.

Ikasleak nagusi Durangoko Azokako lehenengo egunean

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-12-05 13:09   Kulturea

Ikaslez bete dira Landako eta inguruak, neska-mutilak eta irakasleak jaun eta jaube dira Durangoko Azokako lehenengo goizean. Izan be, Ikasleen Eguna da gaur, aurten berreskuratu dabe geztetxuentzako egun berezia. Halan, ikasleentzako beren-beregi atondutako egitaraua dago gaur hainbat guneetan.

Burdinbidearen Euskal Museoak tren historikoen zerbitzu berezia eskainiko dau abenduaren 6tik 8ra

Bizkaie! 2013-12-05 11:11

Azpeitian dagoan Burdinbidearen Euskal Museoak tren historikoen zerbitzu berezia eskainiko dau museoa eta Lasao artean, abenduaren 6tik 8ra. Holan, museoko arduradunek jakinarazo dabenez, barikuan, abenduaren 6an, lurrunezko tren bat abiatuko da 12:30ean; zapatuan, hilaren 7an, 12:30ean eta 17:00etan izango dira; eta domekan, abenduaren 8an, urteerak 11:00etan, 12:00etan eta 13:00ean izango dira.

Laster da martxan 48. Durangoko Azokea

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-12-05 10:29   Kulturea

Oso gitxi falta da 48. Durangoko Azokearen ateak edegiteko (10:30). Ikasleen eguna izango da gaur, Euskal Herri osoko 36 ikastetxetako mila ikasle inguru espero ditue antolatzaileek. Azokea publiko orokorrarentzat be zabalik dago, 20:00ak arte. Abenduaren 8an zarratuko da Azokea.