Aurtengo FANT jaialdian 13 film luze eskainiko dira Sail Ofizialean, igaz baino bi gehiago

Dabi Bpedra Robledo 2015-04-14 15:48   Zinemea

Maiatzaren 8tik 15era egingo da FANT Fantasiazko Zinemearen 21. Jaialdia, Bilbon. Urtero legez, aurten be bildurrezko eta fantasiazko dozenaka film ikusteko aukerea egongo da. Sail Ofizialari jagokonez, 13 film luze lehiatuko dira, baita 22 film labur be. Udan hildako Alex Angulo aktoreari omenaldia egingo deutsie.