Gunter Grass alemaniar idazlea hil da
2015-04-13 18:32 KultureaSteidl argitaletxeak jakinarazo dauenez, Alemaniako Luebeck uriko ospital batean hil da Gunter Grass, 87 urtegaz. 1999an jaso eban Nobel saria. Bere nobela bi dagoz euskeratuta, Katua eta sagua eta Batzarra Telgten.
Steidl argitaletxeak jakinarazo dauenez, Alemaniako Luebeck uriko ospital batean hil da Gunter Grass, 87 urtegaz. 1999an jaso eban Nobel saria. Bere nobela bi dagoz euskeratuta, Katua eta sagua eta Batzarra Telgten.
Gaur egun Polonia dan baina orduan Alemaniarena zan Danzig urian (gaur egun, Gdansk) jaio zan, 1927an. XX. mendeko Alemania agiri da bere lanetan, Die Blechtrommel (1959, Latorrizko tanborra), Katua eta sagua (1961) eta Hundejahre (1963, Txakur urteak) liburuetako, esaterako. Kudeltasunez eta ezkortazunez betetako mundua agiri da bere behar gehienetan.
2006an bere memoria kaleratu zituan, eta orduan autortu eban Adolf Hitlerren agindupeko SS Waffen burruka taldeetako kidea izan zala gaztetan. Bai literatura bai politika arloan polemika ugari izan zituan.
Xabier Mendiguren Bereziartuk itzuli eban euskerara Katua eta sagua (Ibaizabal), Literatura Unibertsalean, 1994an; eta, Andolin Eguzkitzak, Batzarra Telgten, 2002an.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!